Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aldaketaren Mareak itsas hondakinetan jarriko du fokua, bigarrenez

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/18

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean, Aldaketaren Marea izeneko egitasmoa lurreratuko da bigarrenez Pasaian. Iaz Materrek, Buceo Donostik, Cimasubek eta Pasaiako Udalak indarrak batu zituzten herritarrak itsas hondakinen inguruan kontzientziatzeko eta prebentzioa lantzeko. Iaz ekintza xume bat bezala planteatu zutela adierazi du Iraitz Pazos Ingurumen zinegotziak. Aurtengo ekitaldia, baina, indartsu iritsiko da Pasaiara, AZTI, Pasaia Kayak eta Laurak Bat ere iniziatibara batu baitira. Iazko zikloak astebete iraun zuen; aurtengoa, aldiz, hiru hilabetez luzatuko da. “Aurten mareak indarra hartu du”, esan du Pazosek.

Gaur aurkeztu dituzte egitasmoaren gaineko xehetasun guztiak Iraitz Pazos Ingurumen zinegotziak, Joana Auzokoa Ingurumen teknikariak, Izaskun Suberbiola Materreko zuzendariak, Julien Mader AZTIko zuzendariak eta Buceo Donostiko Oscar Mayor eta Mari Paz Lopezek San Pedron egin den agerraldian.

Orotara, 40 ekintza inguruz osatutako programazio bat ondu dute eragile guztiek, elkarlanean. Horien artean, honakoak topatuko dituzte herritarrek: Cimasub Itsaspeko Zinema zikloa, itsaspeko garbiketak, argazki erakusketak, ibai ertzetako hondakin bilketak, gazteentzako jarduerak edota ipuin kontalariak. Jarduera horietan herritarrak sentsibilizatu, saretu eta inplikatu nahi dituzte, hondakinen erronkari aurre egiteko eta ingurumenaren defentsan urratsak egiten jarraitzeko.

Aurten eragile gehiago batu dira iniziatibara, eta argi dute ingurumenaren zaintza ez dela aukera bat, betebehar bat baizik. Eragileen inplikazioa “pozgarria” dela baietsi du udal hautetsiak, eta gainerakoei ere proiektura batzeko deia luzatu die, itsas hondakinen erronka denona delako. Horrez gain, Pazosek argi du itsas hondakinen erronka eta aldaketarako marea ez dela egitasmo soil bat, haren ustez konpromiso kolektibo bat baita, urgentziazkoa den gai bati heltzeko. Pasaiatik “ahotsa altxatzen” jarraituko dutela nabarmendu du Ingurumen zinegotziak, eredu izaten jarraitzeko, eta herritarrei dei egin die antolatu diren jardueretan parte hartzeko.

Eragileen parte hartzea

Iaz bezala, bigarren ekitaldian ere Materrek ahotsa emango dio itsas hondakinen problematikari. Suberbiolak adierazi du gogotsu daudela aurten ere mareari indarra emateko, eta argi du funtsezkoa dela eragile guztiak norabide berean jardutea, itsas hondakinen arazoa guztiona delako eta konponbidearen parte denok izan gaitezkeelako. Materrek itsas hondakinak arrantzatzeko irteerak, kostaldea ikertzeko jarduerak edota erakusketak onduko ditu. Kostaldea aztertzeko Jaizkibelgo eta Uliako senadietan izango dira, biodibertsitatea edota uraren kalitatea ikertzeko.

Buceo Donostiko kideei ezkutuan dagoen lana egokituko zaie, beren egitekoa urpean egongo baita. Mayorrek nabarmendu du “harrotasunez” egiten dutela lan hori, eta Aldaketaren Marea bezalako egitasmoak kontzientzia hartzeko baliagarriak direla; izan ere, haren ustez, gizartea urratsak egiten ari da esparru horretan.

AZTIk Pasaiako zentroko ateak irekiko ditu urriaren 18an, herritarrek bisita dezaten. Maderrek jakinarazi du ikerketa zentro baten egitekoa azaldu, erabiltzen dituzten teknologiak erakutsi edota laborategiak eta eraikina bisitatzeko aukera izango dutela AZTIra joango direnek. AZTI “pozik” da proiektuan bere aletxoa jartzeagatik, eta herritarrei dei egin die Pasaiako ikerketa zentroa ezagutzeko.

Udalaren partetik, Auzokoak jakinarazi du egitasmoa ireki egin dela, aurten eragile gehiago batu direlako eta programazioa zabalagoa delako. Aurrez aipatu bezala, aurtengo Aldaketaren Mareak 40 jarduera inguru izango ditu, eta Ingurumen teknikariak aurtengo berritasunak azaldu ditu. Itsaspeko Zinema zikloa Juanba Berasategitik Trintxerpera eta San Pedrora lekualdatuko da, eta lehenengoz, Pasaiako Udala Asteklima egitasmora batu da. Asteklimako jarduerak, gainera, Aldaketaren Marearen programazioan txertatu dituzte, eta ipuin kontalarik edota Erroteta eta Molinaoko ibaien laginketak egingo dituzte, gazteekin. Horrez gain, orain artean egindako lanketak azaldu eta babesleku klimatikoen sarea aurkeztuko diete herritarrei.

Azkenik, Auzokoak zenbait jardueretan jarri du arreta. Azaroaren 15ean Molinaoko erreka auzolanean garbituko dute, eta familiei dei egin die parte hartzeko. Pasaiako gazteekin Zigarrokinen Rally bat abiatuko dute, eta abenduaren 12an festa handi bat egingo dute, Aldaketaren Marea jai giroan ixteko. Bertan tailerrak edota ikuskizunak egongo dira.

Jarduera guztien zerrenda eta xehetasunak udal webgunean eta sareetan kontsultatu ahal izango dira. Ekintza batzuetan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea Materren webgunean.

Aldaketaren Marearen egitaraua

  • Irailak 20: Kostaldea ikertzen. 09:00-14:00. Jaizkibelgo Erentzinen.
  • Irailak 20: Itsas hondoaren garbiketa internazionala. 08:00. Buceo Donostiko kideek.
  • Irailak 20-urriak 30: Erakusketa ibiltaria. Donibaneko Bizkaia plazan.
  • Irailak 21: Kostaldea ikertzen. 09:30-14:00. Jaizkibelgo Artzun.
  • Irailak 27: Itsas hondakinen arrantza. 10:00-13:00. Mater ontzian.
  • Irailak 28: Kostaldea ikertzen. 10:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
  • Urriak 5: Kostaldea ikertzen. 10:00-14:00. Jaizkibelgo Murgitan.
  • Urriak 16: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Urriak 16-30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren argazki erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Urriak 17: Ipuin kontalaria: Lurrari bira ematea ahaztu zitzaienekoa. Asteklimaren barruko jarduera. 18:00. San Pedroko udal aretoan.
  • Urriak 18: AZTIren ate irekiak. 10:00. AZTIn.
  • Urriak 21: Molinao errekako uren laginketa haurrekin. Asteklimaren barruko jarduera.
  • Urriak 22: Ipuin kontalaria: Nik maite dut lurra. Asteklimaren barruko jarduera. 17:30. Antxoko liburutegian.
  • Urriak 23: Erroteta errekako uren laginketa familiekin. Asteklimaren barruko jarduera. 17:30.
  • Urriak 23: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. San Pedroko udal aretoan.
  • Urriak 26: Itsas hondakinen bilketa. 11:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
  • Urriak 30: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa. 19:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Azaroak 3-20: Erakusketa ibiltaria. Antxoko Manuel Azurmendi kalean.
  • Azaroak 8: Kostaldea ikertzen. 09:00-14:00. Jaizkibelgo Azabaratzan.
  • Azaroak 9: Itsas hondakinen arrantza. 11:00-13:30. Mater ontzian.
  • Azaroak 15: Antxoko Molinao ibaiaren garbiketa auzolanean. 10:30.
  • Azaroak 20: Pasaiako Babesleku Klimatikoen aurkezpena. 18:00. Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Azaroak 23: Kostaldea ikertzen. 11:00-13:00. Jaizkibelgo Asturiagan.
  • Azaroak 24-abenduak 20: Erakusketa ibiltaria. Trintxerpeko Gernika plazan.
  • Azaroak 29: Itsas hondakinen bilketa. 11:00-13:00. Donibaneko Alabortza senadian.
  • Azaroak 29: Itsas hondoaren garbiketa. 09:00. Buceo Donostiko kideekin.
  • Azaroan zehar: Zigarrokinen rallya haurrekin. Ikastetxeetan.
  • Abenduak 7: Itsas hondakinen arrantza. 10:00-13:00. Mater ontzian.
  • Abenduak 12: Aldaketaren Marearen itxiera festa. 18:00. San Pedroko frontoian.
  • Abenduak 20: Itsas hondakinen bilketa. 12:00. Donibaneko Alabortza senadian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.