Jaizkibel Igoera, asteburuan
47. edizioa izango da aurtengoa. Zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan.
Escuderia Jaizkibeldek, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, 47. Jaizkibel Igoera antolatu du astebururako, hilaren 20 eta 21erako. Mendi igoeren Euskadiko, Nafarroako eta Gipuzkoako txapelketetarako puntuagarria izango da proba.
Hori dela eta, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Bihar, hilaren 20an, Touring Etorbidea egiaztapen teknikoak egiteko baliatuko dute. Beraz, 14:00etatik 21:00etara etorbidea itxia egongo da.
