
Atzo izandako hamaika kontzertuen ondoren, berandu piztu da gaur herria. Creative Soulen eskutik inprobisazio tailerrean parte hartzeko aukera izan dute gaztetxoenek eta Ereintza elkarteko kideek herria dantzan jarri dute.

Baserritar eguna da gaurkoa eta hura ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu du udalak. Arratsaldean, besteak beste, antzerki musikatuaz, idi demaz, patata tortilla txapelketaz eta buruhaundiez gozatzeko aukera egongo da.