Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Danborrada, goitibeherak, krosa eta Autobus Magikoa Ugaldetxoko izar

Ostiraleko truk txapelketaren ondoren, ostiralean hasiko dira ofizialki Ugaldetxo auzoko festak. Klasiko deigarriak, eta agur bat egitarauan.

Igandean izango da goitibeheren jaitsiera.
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2025/09/23

Auzo guztietako festen eta xanistebanen zikloa beteta, hemen dira Oiartzungo urteko azken auzo jaiak. Ugaldetxo auzokoak. Klasiko oso deigarriak jaso ditu berriz ere auzokideen jai komiteak egitarauan txertatzeko, horien artean direlarik festen lehen eguneko auzo danborrada, igandeko herri krosa (izena emateko egin klik hemen), nahiz goitibeheren jaitsiera (igandean ere bai).

Sanmielak dira auzoko festak; San Migel Eguna astelehena izanik, auzokideen festa aroa ostiralean (hilaren 26an) hasi eta astelehenean itzaliko da. Jardueren zerrendaren barruan, despedida kutsuko bat: larunbat gaueko kontzertuan Autobus Magikoa talde oiartzuarrak agur esango die oholtzei; haiekin batera izango dira oholtzan Dantzall Sound eta DJ Bull.

Jarraian, festen jardueren zerrenda egunez egun.

 

Ugaldetxo auzoko festak 2025. Egitaraua.

Hilak 26, ostirala

  • 18:00. Festak hasteko, auzoko dantzarien Agurra. Ondoren, buruhandiak trikitilariekin.
  • 19:00. Auzoko danborradaren irteera.
  • 20:00. Elkarretaratzea Oidultz dultzainero taldearekin.
  • Ondoren. Karpan, afari-merienda autogestionatua.
  • Jarraian. Antzerki gaua Orratx! taldearen eskutik, eta The Bezbreakers taldearen partaidetzarekin.

Hilak 27, larunbata

  • Goizean zehar. Karparen inguruan, bigarren eskuko azoka (eguraldi txarrarekin Kalexako estalpean).
  • 10:30. Haurrentzako tailerrak karpan.
  • 11:00. Erraldoien kalebuelta.
  • 14:00. Auzo bazkaria. Txartelak Intxixun eros daitezke.
  • Bazkalostean. Bingo musikatua.
  • 17:00. Auzoan zehar, Altxorraren Bila jolasa.
  • Ondoren. Txokolatada.
  • 19:00. Zurrounk taldearen kontzertua.
  • 22:00. Kontzertu gaua: Dantzall Sound, Autobus Magikoa eta DJ Bull.

Hilak 28, igandea

  • 09:00. Lartaun Txistulari Taldearen diana.
  • 10:30. Auzoan zehar, Ugaldetxoko IX. Krosa. Helduen ibilbidea: 7,5 kilometro; 14-16 urtekoen ibilbidea: 3,7 kilometro. Izen emateak Herrikrosa plataforman. Irabazleek sariak jasoko dituzte, eta partaide denentzat hamaiketakoa izango da.
  • Goizean zehar. Puzgarriak kerparen atzealdean.
  • 12:00. Toka txapelketa karpan (izen ematea 11:45etik).
  • 17:00. Goitibeheren jaitsira Txipitoko maldatik.
  • 18:30. Karpan, Ixiar Oriarekin Dantza Familian.
  • Bukatzeko. Sardina jatea eta 19:30ean zezensuzkoa.

Hilak 29, San Migel Eguna

  • 11:00. Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
  • 11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa. Doan da, baina txartela Intxixun jaso behar da.
  • Hamaiketakoa bitartean. Ugaldetxo Kantuz, Zaintzadiren eskutik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.