Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Indartsu dator udazkeneko kultur agenda

Programazio eszeniko askotarikoa eta bizia ondu du udalak urtearen azken hiruhilekorako. Gaur aurkeztu dute egitaraua Maite Gartziak eta Laura Landak, Kultura zinegotzi eta teknikaria, hurrenez hurren.

Maite Gartzia Kultura zinegotzia eta LAura Landa teknikaria agenda aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/25

Programazio eszeniko askotarikoa eta bizia ondu du udalak urtearen azken hiruhilekorako. Gaur aurkeztu dute egitaraua Maite Gartziak eta Laura Landak, Kultura zinegotzi eta teknikaria, hurrenez hurren. Antzerkia, musika, zirkua, dantza eta hainbat diziplina uztartzen duen ikuskizunik ere bada urriaren 5ean hasi eta abenduaren 14an bukatuko den kultur agenda horretan.

Berdinkiren Leinu ikuskizunak zabalduko du urte bukaerako sasoia. Urriaren 5ean izango da Niessen Kulturgunean, 19:00etan hasita. Bikote baten ametsak, beldurrak eta guraso izan nahia ardatz ditu lanak, zirkuko lengoaia poetikoarekin kontatuta. Lekukoa musikak hartuko du, zehazki, Gatibu talde mitikoak. 25 urteko ibilbideari agur esango dio talde bizkaitarrak eta Lekuona Fabrikaren Sorlekua izango du geltokietako bat. Urriaren 11n izango da kontzertu hori, 20:00etan.

Ikuskizun ibiltari oso bereziak emango dio segida agendari. Urriaren 24an Japoniako Kamishibai tradizioan oinarritutako Jamishi-Jai ikuskizunak hartuko ditu herriko hiru plaza Intujai Teatroren eskutik: Gernika plazan, Foru plazan eta Koldo Mitxelena plazan bizikletetan muntatutako hiru agertoki ezberdinetan hasiko da emanaldia 18:00etan. Ikuskizunaren bukaera Niessen Kulturgunean izango da 18:30ean. Ikuskizunerako sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 2an Kukai Dantzak Txalaparta eskainiko du Lekuona Fabrikan. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da. Ondotik musikaren txanda helduko da, eta azaroaren 15ean, 19:00etatik aurrera lau talde ariko dira Lekuona Fabrikako oholtza gainean: Zilibito Records, Oiartzungo Panterak, Nikone eta AZK. Gaztetour programaren barruan egingo dute emanaldia Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Hori horrela emanaldi horrek prezio berezia izango du: 3 euro. Azaroaren 21ean izango da kontzertua, eta 18:00etan hasiko da.

Agenda ixteko, bi emanaldi abenduan. Belako taldeak azken diskoa aurkeztuko du Lekuona Fabrikan abenduaren 13an, 20:00etan; eta abenduaren 14an, Zirkuss Konpainiak Sustrai ikuskizuna eskainiko du; akrobazia, dramaturgia, eta dantza ikuskizun oso bisualean.

Ikuskizunen sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, hilak 26, 12:00etatik aurrera, online (klik hemen)  eta Lekuona Fabrikan, eta Aldakoenean 16:00etatik aurrera. Ikuskizun guztien aforoaren %20 salmenta presentzialerako gordeko dutela azaldu du Gartziak. Sarrerak sobratuz gero, ikuskizunaren egunean bertan eta hura hasi baino ordubete aurretik erosteko aukera izango da aretoan.

Gogorarazi egin du Gartziak, gainera, herritar bakoitzak gehienez ere lau sarrera eros ditzakeela. Prezioei dagokienean, kontzertuetarako sarrerak 10 euro balio ditu, helduentzako ikuskizunen sarrerak 9 euro, eta familiei zuzendutako ikuskizunenak 3,5 euro. Kultura txartelaren titularrek %25eko deskontua izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.