Irakurketa Klubak hamar urte beteko ditu aurten
Aurtengo ikasturtea urriaren 13an hasiko da, Antxoko liburutegian. Guztira, bederatzi liburu landuko dituzte, ekainera arte.
Ikasturte berria hastearekin batera, Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Kluba ere martxan jarriko da urrian. Ikasturtean zehar hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte, euskal idazleek idatzitakoak edota itzulpenak. Saio guztiak 19:45ean izango dira, eta barruti guztietako liburutegietan egingo dituzte solasaldiak, Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak gidatuta. Ohi bezala, saioak irekiak eta doakoak izango dira.
2025-2026 ikasturteak bederatzi saio izango ditu, urritik ekainera, eta landuko duten lehen liburua Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat da. Lehen saio hori, urriaren 13an izango da, Antxoko liburutegian. Irakurketa Klubeko saioetan parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela gogorarazi dute sustatzaileek, denok elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko.
Aurtengoa, gainera, ikasturte berezia izango da, klubak hamar urte beteko baititu. Urteurren berezi hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte urtean zehar. Lehena abenduaren 12an izango da, eta Miren Agur Meabe idazlea Ubera liburutegian izango da. Ekitaldi horietan parte hartzeko edota zalantzak argitzeko, Pasaiako Udalak liburutegien helbide elektronikoa jarri du interesdunen eskura.
Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea
Urriak 13
- Liburua: Detaile xume bat.
- Idazlea: Adania Shibili.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Azaroak 10
- Liburua: Pleibak.
- Idazlea: Miren Amuriza.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Abenduak 12
- Liburua: Amorante frantsesa.
- Idazlea: Miren Agur Meabe. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: Donibaneko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Urtarrilak 19
- Liburua: Francesco Pasqualen bosgarren arima.
- Idazlea: Unai Elorriaga.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Otsailak 13
- Liburua: Cocacola bat zurekin.
- Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Martxoak 9
- Liburua: Arrotza.
- Idazlea: Albert Camus.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Apirilak 20
- Liburua: Gizon barregarriak.
- Idazlea: Joxean Agirre.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Maiatzak 11
- Liburua: Hetero.
- Idazlea: Uxue Alberdi.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Ekainak 12
- Liburua: Euri gorriaren azpian.
- Idazlea: Asier Serrano.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
- Ordua: 19:45.
