Kantujirak Antxoko San Fermin Txikiak girotuko ditu
Kantujirak Antxoko kaleak musikaz beteko ditu larunbatean, 11:30etik aurrera. Zita hori prestatzeko, gaur entsegua egingo dute parrokiako etxabeetan, 18:00etan.
Hilaren 26tik 28ra bitartean Antxoko San Fermin Txikiak izango dira, eta larunbatean, hilaren 27an, Antxoko kantujirak barrutiko kaleak girotuko ditu, 11:30etik aurrera. Parte hartzaileak 11:00etan elkartuko dira frontoian. Larunbateko zita prestatzeko, gaur (osteguna) entsegua egingo dute parrokiako etxabeetan, 18:00etan. Sustatzaileek herritar oro animatu dute gaurko entseguan parte hartzera.
