Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sormena, antzerkia, zirrara eta euskara Lezon

Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partida jasoko du Herri Eskolako jolastokiak urriaren 4an. Lezoarrek tarte berezia izango dute.

Jon Legorburu, Agurtzane INtxaurraga eta Ainhoa Salaberria gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/25

Urriaren 4ko Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partidaren berri eman dute gaur kultur jarduera horren antolaketan inplikatuta daudenenek, Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak alegia. Lezo Eszena egitasmoaren barruan ulertu behar da jarduera, Lezoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa duena. Partidaren oinarria da Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketara aurkeztu diren 11 lanetatik, epaimahaiak aukeratu dituen seien irakurketa dramatizatuaz gozatzea, Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian egingo den ikuskizunaren bitartez. Irakurketa hori sei aktorek egingo dute, hiru zuzendariren gidaritzapean landuko dituztelarik testu horiek. Sormenaren eta antzerkiaren festa izango da; baita zirrararena ere. Izan ere, urriaren 4ra arte ez zuzendariek, ez sei aktoreek ere ez dute jakingo zer testu zuzendu edo irakurri beharko duten. Hor zirrara, bai aktore-zuzendarientzat, bai eta ikusleentzat ere. 19:30ean hasiko da euskarazko antzerki sormenaren festa, hirugarrena aurtengoa.

Udalaren aldetik Jon Legorburu Kultura zinegotzia nahiz Ainhoa Salaberria Kultura teknikaria izan dira prentsaren aurreko aurkezpen ekitaldian. Pozik azaldu da Legorburu. “Hau martxan jarri genuenean, ez genekien zer izango zen. Abentura batean sartu ginen. Alta, lehen urtekoa sorpresa izan zen, iaz sorpresa horrek jarraitu zuen, eta hirugarrenaren bila goaz. Honek Lezo antzerkigintzaren mapan jarri du”, azaldu du. Horren atzean jende askoren lana dagoela goretsi du udal arduradunak, eta ateak zabalik utzi ditu datozen urteetan abentura horrek jarraipena izan dezan. Urriaren 4korako gonbita egin du zinegotziak, lezoarrei eta kanpokoei esan die ager daitezela, kultur esperientzia errepikaezina izango delako.

Salaberriak Lezora ekarri du egitasmoa. Lezoko Udalak babestua da, Lezon egiten da, eta Partidarekin batez ere Lezoko herritarrek gozatu dute orain artean, eta gozatuko dute. Baina herritarrek are presentzia handiagoa izango dute urriaren 4ko euskarazko antzerkiaren jaialdian. “19:30ean hasiko da Partida edo irakurketa dramatizatuen txanda. Aurretik, ordea, Jaixkipe txarangak herritik zehar kalejira egingo du, giroa jarri eta publikoa Herri Eskolako patiora erakartzeko”, azaldu du. Jurgi Sarasola Artola. Haren izena izan du ahoan Salaberriak. Izan ere, lezoar gaztearena da testu laburren lehiaketako finalera edo Partidara iritsi den lanetako bat, eta aldi berean, hura izango da irakurketa dramatizatuetan parte hartuko duen aktoreetako bat; beraz, aukeretako bat da hark interpretatu behar izatea egin duen testua. Hor ere zirrara, egunera bertara arte ez baitute jakingo ez Sarasolak ez beste bost aktoreek (behean zerrenda, baita zuzendariena ere), zer lan egokituko zaien urriaren 4ko sormen topagunean. “Gainera, Edurne Agirrezabala aktore lezoarrak ere parte hartuko du irakurketetan”, zehaztu du teknikariak.

Euskarazkoak bakarrik
Hika Teatroko Agurtzane Intxaurragak xehetasun teknikoak eman ditu. Batetik, azaldu du aurtengo berritasunetakoa izan dela euskarazko testuek bakarrik parte hartu ahal izan dutela III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketan, eta osotara 11 lan (lau emakumeek egindakoak, gainontzekoak gizonenak) aurkeztu direla. 2023ko nahiz 2024ko edizioetan elebitan aurkez zitezkeen testuak, eta 17 eta 20 izan ziren hurrenez hurren. “Jasotako testuen kopuruari begiratuta oso emaitza polita izan dugu. Estuasunen bat izan dugu testuak azken orduan bidaltzen direlako, baina dezente jaso ditugu azkenean. Gainera, finalistak aukeratzean parekidetasun eta adin irizpideak ere kontuan hartu dira. Horrela territorioa landu dugu, bertako sortzaileen lanari garrantzia eman diogu. Euskal Herri ia osoko profesionalak bildu ditu egitasmo honek. Uste dut hau luxua dela Lezorentzat eta inguru guztiarentzat”.

Urriaren 4koari begira, bi aurkezleek glamour puntua izango dutela aurreratu du Intxaurragak. Oihana Vesgak eta Nerea Gurrutxagak gidatuko dute larunbat horretako 19:30etik aurrera jolastoki estalian gertatzen den guztia, hitzekin, abesten, eta dantzarekin. “Gainera, irakurketak bitartean zuzenean izango da Iñar Sastre konpositore eta musikaria inprobisatzen, pianoarekin eta bateriarekin. Hau jolas bat izango da. Jokoan jartzen da hiru zuzendari profesionalen lana, eta sei aktorerena: hiru profesional eta hiru hasiberri”. Bikoteka jarriko dituzte sei aktore horiek, eta bikote bakoitzak sei finalistetako bina lan era dramatizatuan irakurri beharko ditu, zoriz egokitu zaien zuzendariaren gidaritzapean landuko direlarik aurretik testuak: “Hor dago magia eta presio hori bai zuzendari zein aktoreentzat”.

Ondo pasatzea. Kuadrillan, familian edo bakarrik; azken horiek ezagunen bat topatuko dute urriaren 4an Lezon, ziur; “publiko gaztea etor dadila ere nahi dugu. Hori ere bada egitasmo honen helburuetakoa, jende gaztea erakartzea antzerkia kalera ateratzen”. Antzerkiarekin, sortzaileekin, bat-batekotasunak ematen duen zirrararekin tarte batean bizitzea, hori jardueraren asmoa. Zirrararekin jarraituz: ikusleen botoek erabakiko dute sei finalistetatik zeinek eramango duen 1.200 euroko sari nagusia, Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren irabazle nor izango den alegia. Demokrazia ariketa egiteko aukera ere, beraz, urriaren 4ko euskarazko sormenaren jaialdian.

Adi: foodtruck zerbitzua ere izanen da 19:30ean hasiko den jaialdia bitartean. Baita bi zozketa ere. Lehena, Gezala Lagun txartelaren jabeen artean, Bilbon egun osoko plan bat zozkatuko dute: Arriaga antzokian baliatzeko 80 euroko bonua, Bilboko Arte Ederretako Museorako urte osorako sarrera, eta Kafe Antzokian bazkaria. Irabazleak, baldintza bakarra izango du pack hori erabiltzeko: Bilborako joan-etorria derrigorrez garraio publikoan egin beharko du.

Beste zozketan, urriaren 4ko Partidan izango direnen artean bi Gezala Lagun txartel banatuko dituzte.

 

 

 

Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Protagonistak

Irakurriko diren testuen egileak (goiko irudian haien argazkiak):

  • Eneritz Artetxe Arana.
  • Markos Goikoetxea Unzalu.
  • Xabin Fernandez Zubeldia.
  • Goiz Eder Iturain Aramendi.
  • Jurgi Sarasola Artola.
  • Idoia Garzes Aldazabal.

Testuen irakurketa dramatikoak egingo dituzten aktoreak:

  • Aktore profesionalak: Xanti Agirrezabala, Hodei Arrastoa eta Miren Gojenola.
  • Aktore hasiberriak: Edurne Agirrezabala, Ane Sarasua eta Jurgi Sarasola.

Irakurketa dramatizatuak egingo dituzten bikoteen zuzendariak:

  • Olatz Gorrotxategi.
  • Paco Revueltas.
  • Iñaki Rikarte.

Egunean musika giroa ezarriko dutenak:

  • Jaixkipe txaranga. Lezo Herri Eskolako gunera jendea erakartzeko kalejira egingo dute herritik.
  • Iñaki Sastre. Irakurketa dramatizatuei zuzeneko musika inprobisatua jarriko die.

Irakurketa dramatizatuen Partidaren aurkezleak:

  • Oihana Vesga.
  • Nerea Gurrutxaga.

Sei finalistak aukeratu dituzten epaimahaiko kideak:

  • Mikele Urroz.
  • Mireia Gabilondo.
  • Agurtzane Intxaurraga

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.