
Lau Haizetara topaguneak aurki abiatuko du Mintzalagun programa. Euskaraz bizi nahi duten herritar sarea eraikitzen jarraitu nahi du; euskal hiztunak ezinbesteko ditu horretarako.

Erretiratuen elkarteek jarduera aukera zabala antolatu dute beste behin ere. Gaur eman dute ikasturte berrirako antolatu duten eskaintza zabalaren berri.

Eskualdeak dituen ezaugarriak eta esperientziak aintzat hartuta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak plan berriak diseinatzeko martxan jarriko den lehen fase pilotuan aritzeko aukeratu du Oarsoaldea.

Udalak eta Eihera kooperatibak 'LGTBIQ+ Bizitzak' izeneko diagnostikoa osatu dute. Laura Ré Berdintasun zinegotziak eta Iñi Etxezarreta Eiherako kideak prozesuaren gakoak azaldu dituzte.

Zergak, etxebizitza eta hondakinak izan dira nabarmendutako gaiak. EAJk poztasunez adierazi du bi alderdien arteko lanketa.

Trenaren eta topoaren gainetik joango den egitura metalikoak 32,5 metroko luzera izango du. 3,7 milioiko aurrekontua dute lanek.

Tokiko moneta soziala edo euskoa aurkezteko batzarrak egiten hasi dira herriz herri. Aste honetan Lezon eta Errenterian egin dituzte agerraldiak, eta urrian Pasaiara iritsiko dira.

Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntzako Goi Mailako zikloa eskaintzen du Errenteria-Oreretako zentro horrek.

Udako oporraldiaren ondoren, zelaietara eta kantxetara bueltan dira Pasaiako kirol talde gehienak.

Hilaren 30ean iraileko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hamalau puntutako gai zerrenda osatu dute.

Lau alkateordeek herritarrak artatuko dituzte hilabeteko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Urriaren 1ean, baina, sanpedrotarren ordezkariak ezin izango ditu herritarrak jaso.

Gerra aurrekontuak eta militarizazio soziala hartuko ditu abiapuntu urriaren 3an Maestro militante komunistak.

Pasaiako Udalak 12 eta 16 urte arteko gazteei begirako ikastaro bat egingo du urriaren 2an barrutiko gaztelekuan, 17:30etik 19:30era.

Lurraldebuseko autobusei eragingo die mozketak. Larunbatean, kontzertuak direla eta, eta igandean, herri krosagatik.

Kontseiluaren sorrera prozesua bukatzearekin batera, horren osaera guztiz fintzeko topaketa izango da astelehenekoa.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.