Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aho batez onartu dituzte udal bilkurako gai guztiak

Zergak, etxebizitza eta hondakinak izan dira nabarmendutako gaiak. EAJk poztasunez adierazi du bi alderdien arteko lanketa.

Oiartzungo udalbatza
Urko Iridoy Alzelai
Oiartzun
2025/09/26

Asteazkenean egin zuten iraileko udal osoko bilkura. EH Bilduko eta EAJko zinegotziek aho batez onartu zituzten jorratutako hamabi gaiak. Haien artean, Oiartzungo Udalak nabarmendu du 2026rako zerga ordenantzen aldaketa onartu egin dutela.

Udalak zerbitzu publiko duina emateko asmoarekin, Joana Mendiburu alkateak adierazi zuen diru sarrera nahikoak lortzea dutela xede. Horretarako, indarrean dauden prezioak %3 eguneratuko dira (urteko KPIaren baitan). Halere, udalak adierazi du zerbitzu garrantzitsuenen tarifan ez dutela igoerarik nabarituko, hala nola etxez etxeko arreta zerbitzuan eta taxi busan.

Ordaindu beharreko tassak eta zergak bakoitzaren diru sarreren arabera zehaztuko dira. Horren harira, errenta gutxiko familiak laguntzeko neurri ezberdinak jaso dituzte, Oiartzungo Udalaren helburuetako bat “egoera zaurgarrian dauden oiartzuarrak” laguntzea baita. “Kohesiorako eta egoera zailean dauden herritarrak babesteko hobari eta salbuespenak mantenduko ditugu eta besteak beste, ura eta hondakinen tasa ez dute ordaindu beharko edota tarifa murriztua izango dute etxez etxeko laguntza zerbitzuan eta kiroldegian”.

Jorratutako beste gaien artean izan zen etxebizitza. Herrian dauden etxe hutsak alokairurako bideratu nahi ditu udaletxeak, eta hori lortzeko lehen pausoak ematen hasiak dira. Etxebizitza hutsa duten jabeek Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan %100eko gainkargua ordaindu beharko dute, eta %50eko hobaria izango dute etxebizitza Bizigune edo ASAP programen bidez alokairuan jartzen badute.

Aho batez ere, Oiartzun tentsio eremu izendatzeko lanketari hasiera ematea erabaki zen. “Iaz lanketa egiteko saiakera egin genuen, baina Oiartzunek ez zituen eremu tentsionatu izateko baldintzak betetzen”, esan zuen alkateak. Orain, Eusko Jaurlaritzak egindako berrazterketa bat dela eta, baldintzak bete ditzakeela dirudi. “Orain arte hainbat neurri hartu ditugu etxebizitza eskubidea bermatzeko. Horretarako udalaren eskumenak mugatuak diren arren, tentsio eremu izendatuta neurri gehiago hartzeko gaitasuna izango dugu”.

Hondakinen tasa, gora

Trantsizio ekologikoa udalak nabarmendutako gaia izan zen. Horren harira, erabaki zuten hondakinen tasa %18 igoko dutela, Europako hondakinen legea betetzeko. “Legeak zehazten du hondakinen kudeaketak ezin duela defizitarioa izan; hondakinen tasak ordaindu behar duela kudeaketa gastu guztia. Ezohiko igoera honekin ez dugu helburua guztiz lortuko, baina udaletik bagabiltza gastua kontrolatzeko eta beste sarrera batzuk lortzeko etxeko-lanak egiten eta uste dugu horrekin iritsiko garela gastu eta sarreren orekara”.

EAJko ordezkariek ordenantza babestu egin zuten, haien bozeramaile Janire Mitxelenak adierazi zuenez, proposamen “orekatua” eta berrikuntza “oso positiboak” baititu. Hondakinen inguruan lortutako adostasuna azpimarratu zuen Mitxelenak: “Urteetan eztabaida gogorra eragin duen gai bat lantzeko elkarrekin eseri, egoera aztertu eta sistema hobetzeko proposamenak lantzea lortu dugu, guztion ekarpenak aintzat hartuta. Helburu nagusia oiartzuarren ongizatea bermatzea da eta gaurko proposamena norabide horretan urrats berri bat da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.