Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Laura Ré lozano eta Iñi Etxezarreta Toca. Berdintasun zinegotzia eta Eiherako kidea

«Asmoa izan da Pasaian komunitatea nola dagoen ikustea»

Udalak eta Eihera kooperatibak 'LGTBIQ+ Bizitzak' izeneko diagnostikoa osatu dute. Laura Ré Berdintasun zinegotziak eta Iñi Etxezarreta Eiherako kideak prozesuaren gakoak azaldu dituzte.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/09/26

Pasaiako Udalak eta Eihera kooperatibak LGTBIQ+ Bizitzak izeneko diagnostikoa aurkeztu zuten hilaren 19an Donibanen. Komunitatearen bizipenak jaso, eta Pasaiako erradiografia bat osatu dute, herriaren egoeraren inguruko argazki bat irudikatzeko. Bertan, lehentasunezko neurri batzuk identifikatu dituzte, eta horiek betetzen direla bermatzeko, udalak konpromisoa hartu du ekintza plan bat osatzeko. Rék eta Etxezarretak prozesua nolakoa izan den azaldu dute.

Zergatik osatu duzue LGTBIQ+ Bizitzak izeneko diagnostikoa?
Laura Ré: Udalera iritsi ginenean, ikusi genuen Pasaian gabezia batzuk zeudela gaiarekiko, LGTBIQ+ komunitatea ez zelako aintzat hartu denbora batean. Azken hamaika urte hauetan Pasaian sekulako aurrerapausoak eman dira berdintasunarekiko eta feminismoarekiko, baina ez genituen jasota LGTBIQ+ komunitatearen bizipenak. Denok dakigu testuinguruak ezberdinak direla, batzuetan bizitza horiek ezkutuan geratzen direla, eta espazio konkretuak behar dituztela lasaiago hitz egiteko edo bizipenak beste modu batean azaleratzeko. Horregatik, lehen momentutik Pasaiako erradiografia bat egin nahi genuen, komunitatearen egoeraren argazki bat sortzeko. Hortik jaio da asmoa, ikusteko komunitatea nola dagoen Pasaia osoan eta barruti bakoitzean, ondoren, proposamen batzuk sortzeko, LGTBIQ+ politiketan eragiteko eta bide hori abiatzeko.

Zein helbururekin sortu duzue diagnostikoa?
Iñi Etxezarreta: Helburu nagusia izan da entzuketa fase bat abiatzea eta elkarrizketa prozesu bat ezartzea udalaren eta LGTBIQ+ komunitatearen artean, herrian dauden behar eta hutsuneak identifikatzeko. Hutsuneak eta beharrak identifikatzeaz gain, ikusi nahi genuen zeintzuk diren komunitateak dituen ilusioak, gogoak eta espektatibak. LGTBIQ+ bizitzez hitz egiten dugunean, askotan irudikatzen ditugu modu zaurgarrian edo bakarrik indarkeria pairatzen duten subjektu gisa. Horrelako prozesuetan arriskua egoten da bakarrik indarkeriara edo minera joateko. Hori garrantzitsua da, baina garrantzitsua ere bada nabarmentzea LGTBIQ+ pertsonak espektatibak, gogoak, esperantzak eta bizitza izan nahi duten subjektuak direla.

Askotan dirudi horrelako prozesu baten helmuga dela informazioa edo ondorioak ateratzea, baina ikusi dugu sortzen eta mugitzen duena garrantzitsuagoa dela. Prozesuak haien artean elkar ezagutzeko gogoa piztu du, gaian gehiago sakontzeko gogoa sustatu du, batzuentzat erreparazio moduan funtzionatu du, eta artikulaziorako lehen urratsak egiteko balio izan du. Hau ez da bakarrik informazioa eskuratzea, baizik eta artikulazio bat sortzea eta ilusio bat bildu nahi izatea. Hori da prozesuak berak duen helburu nagusietako bat.

Zein da Pasaiako errealitatea? Zein da aurkitutako egoera?
Ré: Nik argazki triste bat espero nuen, baina sorpresa hartu dut, badagoelako bizitzeko eta borrokatzeko gogoa. Barruti bakoitzak identifikatuta dauka komunitatea, baina haien artean ez dute harremanik, eta badago gogoa ehuntze lan hori egiteko. Horrekin geratzen naiz. Egia da oraindik lan asko geratzen zaigula, baina positiboki baloratzen dut diagnostikoa.

Lehentasunezko neurri eta eginbeharrak identifikatu dituzue lanketan. Zeintzuk dira horiek?
Ré: Pasaiak duen egituragatik, neurri orokor batzuk txertatu ditugu, eta beste neurri batzuk barrutiei begirakoak. Adibidez, trans errealitatearen inguruko neurri bat beharrezkoa ikusi dugu. Legea eta errealitatea asko aldatu dira, eta uste dugu gai horri modu batean edo bestean heldu behar diogula. Horrez gain, kultur programazioan LGTBIQ+ komunitatea eta haien eskaintzak kontuan izatea nahi dugu, kultura ere komunitatea erdigunean izateko espazioa izan dadin. Ez dugu soilik programazio berezia sortu nahi, baizik eta badugun horretan perspektiba hori txertatu nahi dugu. Horiek dira bi neurri nagusiak.

Barrutiei dagokienez, San Pedron memoria jasotzea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu. San Pedro historikoki herri marikoiena izan da, beraz, badago kultura, memoria eta adin tarteko ibilbide bat hor. Donibaneko kultur emanaldietan LGTBIQ+ komunitatea erdigunean jarri nahi dugu. Trintxerpen saretzea lortu nahi dugu, dagoen hutsune horri aurre egiteko eta komunitatea indartzeko. Azkenik, Antxon LGTBIQ+ presentzia kaleetara eraman nahi dugu. Lehen presentzia handiagoa zegoen, baina obretan gaude, aldaketa batzuk izan dira, eta zertxobait bat pobre geratu da. Lehen zeuden mural batzuk desagertu dira, eta horiek berreskuratzea garrantzitsua da kaleetan presentzia izateko.

Udal gobernuak ere konpromisoa hartu du neurri horiekin ekintza plan bat osatzeko.
Ré: Hori da. Ekintza plana egin behar dugu orain. Asmoa da Udalbatzatik pasatzea ekintza honi indar politiko eta instituzionala emateko. Planak urteka edo lau urteka diseinatzen dira, poliki-poliki lan hori gauzatu ahal izateko. Asmoa da guk ere instituzio bezala ikastea, hori indarrean jartzeko.

Pasaiako Udala eta Eihera eskutik joan zarete prozesuan. Nolakoa izan da elkarlana?
Etxezarreta: Prozesu polita izan da. Guk Donostian dugu bulegoa. Gipuzkoan egiten dugu lan gehiena, baina Pasaia gertuagotik begiratzen genuen, ditugun harreman batzuengatik edo gertutasunagatik. Ilusioz hartu dugu, sentitzen genuelako gertuago geneukala. Gipuzkoako beste herri batzuetan egin ditugun diagnostiko batzuekin alderatuta, Pasaiako idiosinkrasia ezberdina da. Motibazioa eta ilusioa izan ditugu, eta uste dut beste elementu positibo bat izan dela sintonia egon dela LGTBIQ+ gaiei, prozesuaren metodologiari, eta norabide berdin edo antzekoa izateari dagokionez, horrek ematen diolako oinarria beste guztiari.

Dokumentua aurkeztuta, hemendik aurrera zer?
Ré: Diagnostikoa udal webgunean zintzilik dago jada. Soilik gaztelaniazko bertsioa falta da, hilaren 30ean jarriko dena. Liburuxka fisikoa HAZ eta Gizarte Ekintzako bulegoetan egongo da eskuragarri nahi duenarentzat. Orain, dokumentuak bide instituzionala egin behar du, eta bide hori eginda lanean jarraituko dugu hartu dugun konpromiso hori bideratzeko.

Erlazionatutako edukiaPasaiako LGTBIQ+ komunitatea, lehen lerrora
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.