Bizitzarako trebetasunak irakatsiko dituzte Antxon
Pasaiako Udalak 12 eta 16 urte arteko gazteei begirako ikastaro bat egingo du urriaren 2an barrutiko gaztelekuan, 17:30etik 19:30era.
Pasaiako Udalak Bizitzarako trebetasunak izeneko ikastaroa egingo du Antxoko gaztelekuan urriaren 2an, 17:30etik 19:30era bitartean. Tailerra 12 eta 16 urte arteko gazteei begirakoa da, eta helburua da nerabeei bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna eta baliabide praktikoez hornitzea. Datorren osteguneko saioan eguneroko bizitzarako funtsezko gaitasunak landuko dituzte; esaterako, autonomia, emozioen kudeaketa eta gizarte trebetasunak.
Ikastaroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea helbide elektroniko bidez. Mezu horretan izen-abizenak, adina eta telefonoa zehaztu beharko dira. Izena emateko azken eguna hilaren 29an da.
