Kapitalismoaren krisia oinarri, Angeles Maestroren hitzaldia
Gerra aurrekontuak eta militarizazio soziala hartuko ditu abiapuntu urriaren 3an Maestro militante komunistak.
Angeles Maestro, 'izquierdadiario.es' atariko artxibo irudi batean. Krisi kapitalista, gerra aurrekontuak eta militarizazio soziala oinarri hartuz, hitzaldi bat eskainiko du Angeles Maestrok urriaren 3an. Medikua ogibidez, militante komunista izan da Maestro gaztetatik. Ezker Batua alderdiarekin Espainiako Kongresuan diputatua izan zen hamaika urtez, 1989tik 2000ra. Horrez gain, Iniziatiba Internazionalistako kidea bada. Arizmendieneako lorategian izango da hitzaldia, eta euria egingo balu, udaletxeko areto nagusian. Hitzaldia gazteleraz izango da.
