Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berdintasun Kontseilua sortzeko azken bilera egingo dute astelehenean

Kontseiluaren sorrera prozesua bukatzearekin batera, horren osaera guztiz fintzeko topaketa izango da astelehenekoa.

Kontseilua sortzeko batzarretako baten artxiboko irudia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/26

Bukatzear da Lezoko Berdintasun Kontseilua sortzeko prozesua. Astelehenean egingo dute sorrera aro horren azken batzarra, 19:30ean, Kultura Aretoan. Orain arte partaide izan diren herriko eragile eta elkarteez gainera, nahi duen orok bertan parte har dezakeela adierazi du udalak. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako prozesua izan da hilaren 29an bukatuko dena. Kontseiluaren sorrera prozesuaren azken topagunea izatearekin batera, horren osaera guztiz fintzeko topaketa izango da astelehenekoa.

Hilabete askoko lana izan da kontseilua sortzearena. Elhuyar Aholkularitzaren gidaritzapean egin du bidea herrian emakumeen parte-hartze, ahalduntze eta protagonismoa sustatzeaz gain, berdintasun udal politikak era planifikatuan, koordinatuan eta elkarlanean egin ahal izateko espazio bat sortzeko asmoa duen mahaiaren sorrerak, mugimendu feministaren, herri-eragileen eta udalaren artean. Eraketa prozesu horretan beste arlo batzuk ere kontuan hartu direla adierazi du udalak: “Herriko elkarteek antolatzen dituzten ekimenetan emakumeen parte hartzea sustatu eta bermatzea, berdintasunarekin edota feminismoarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egin eta elkarlanerako adostasun-puntuak bilatzea, edota udalaren eta herritarren arteko zubiak eraiki eta berdintasun politikak herritarrei gerturatzea, besteak beste”.

Prozesua bitartean kontseiluaren araudia ere landu dute. Hori eginda, udalbatzarrera eramango dute funtzionamenduaren xehetasunak biltzen dituen agiria, bertan onar dadin. Onartzen bada, kontseilua martxan jarri eta berezko agente moduan funtzionatzen hasiko da. Behin martxan denean kontseiluaren egitekoen berri herritarren artean zabalduko dituzte, zer den eta zertarako sortu den sozializatuko dute. Hortaz ere hitz egingo dute asteleheneko bilkuran.

Orain arte Gaxuxa, Lezdi, Etxetxo, Allerru, Piztu Lezo, Ttakun eta Iruntzen Emakume Taldea elkarte eta taldeetako ordezkariak aritu dira bileretan. Egitasmo irekia denez, Lezoko Udaleko Berdintasun sailak bertan parte hartzeko gonbita egin die berdintasunaren alde lan egin nahi duten norbanako eta eragileei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.