Gaintxurizketako trenbideen gaineko pasabidea eraikiko du Adifek
Trenaren eta topoaren gainetik joango den egitura metalikoak 32,5 metroko luzera izango du. 3,7 milioiko aurrekontua dute lanek.
Gaintxurizketako topoko eta treneko trenbideak.Adif Egun dauden lurreko oinezkoen pasabideak kendu, eta pasabide goratua edo zubia egingo du Adifek Gaintxurizketan. Zehazki, bai trenaren zein topoaren trenbideak nahiz bien artean dauden nasa eta eremuak gainetik pasako ditu metalezkoa izango den egiturak: 32,5 metro luze, eta hiru zabal izango ditu. Adifek iragarri du 3,7 milioi euroko inbertsioa egingo duela pasabide goratua egiteko. Bai topoko zein treneko geltokitarako irisbideak (eskailerak eta arrapalak) izango ditu oinezkoen zubiak, mugikortasun irizpideak ere kontuan hartuko direlarik. Egungo lurreko pasabideen gainean egingo dute oinezkoentzako pasarela berria.
Horrela, Gi-636 errepidearen pasarelarekin egin antzera (egun behin-behinekoa jarrita dago), pertsonen segurtasuna bermatu eta trenbideak eroso gurutzatzeko azpiegitura egingo dela ziurtatu du Adifek. Metalezko egituraren pasabidearen lurra tarimazkoa izango da, alboetatik itxiturak izango ditu, eta argiztapen egokia jarriko dute.
Adifek ez du jakinarazi lanekin noiz hasiko diren, ezta oinezkoen zubia noizko egina izango den.
