Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Balio ekonomikotik harago doan moneta

Tokiko moneta soziala edo euskoa aurkezteko batzarrak egiten hasi dira herriz herri. Aste honetan Lezon eta Errenterian egin dituzte agerraldiak, eta urrian Pasaiara iritsiko dira.

Lezoko astearteko aurkezpenaren irudia da honakoa.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo
2025/09/26

Tokiko moneta soziala edo euskoaren proiektu pilotua aurkezteari ekin dio Gizartearen Moneta elkarteak. Ipar Euskal Herrian jada hamabi urteko bidea egina du euskoak, eta orain, hegoaldera jauzia egiteko hautua egin dute horren sustatzaileek. Salto hori hasiera batez Baztanen (Nafarroa) eta Oarsoaldean emango dute. Beraz, eskualdean orain artean egindakoak aurkezteko, eta etorkizunari begirakoak mahaiaren gainean jartzeko aurkezpen batzarrak egiten hasi dira herriz herri. Asteartean Lezokoa izan zen, eta asteazkenean Errenteria-Oreretakoa. Urrian Pasaiako barrutietan emango dituzte azalpenak. Aurkezpen orokorra, ordea, abenduaren 11n (osteguna) izango da Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan; han emango dute bazkidetzeko aukeren berri. Lezoko agerraldian izan zen Hitza.

Lezoko eragileak eta norbanakoak agertu ziren Kultura Aretoko aurkezpenera. Hiru zatikoa izan zen. Lehenik eta behin Dante Edme Euskal Moneta Elkarteko kideak orain artean monetak Ipar Euskal Herrian egin duen bidearen berri eman zuen, monetak dituen balio sozial eta ekonomikoen gaineko azalpenak emateaz gainera. Ondoren, eskualdera ekarri zuen gaia Luix Intxauspe Gizartearen Monetaren koordinatzaileak. Hirugarren zatia ikus-entzuleen galde-eskeena izan zen.

Oarsoaldeari dagokionez, eskualdeko lau udalek egitasmoarekin bat egin dutela aipatu zuen Intxauspek, baita Oarsoaldea Garapen Agentziak ere. Gainera, herriz herrikako merkatarien elkarteekin ere bildu dira informazioa eman eta engaiamendu bila. Euskal sindikatuak ere atxiki dira euskora, baita beste hainbat eragile ere, tartean delarik Olatukoop sarea. Udalbiltzaren oniritzia ere badu egitasmoak, baita Bilgune Feminista edo Duintasuna erretiratuen elkartearena ere, besteak beste. Oarsoaldeko batzorde eragilea sortu nahi dute, ordea, eta horretarako beharrezkotzat eman dute herri guztietako ordezkariak han biltzea, baita herrietan sustapen taldeak sortzea ere; egunotako aurkezpen ekitaldiak pertsona horien babesa bilatzeko ere badira. Eskualdeko batzorde horrek lotura izango luke bai Baztangoarekin, zein bilgune nagusiarekin.

Balioak
Eusko batek euro baten balioa du. Euroaren moneta osagarria litzateke. Monetak, ordea, hainbat balio barnebiltzen ditu: tokiko ekonomia eta harreman sozialak indartzeko tresna da, bide eta aukera berriak zabal ditzake arlo ekonomiko eta sozialean. Gainera, monetarekin sor daitekeen aberastasuna tokian-tokian geldituko da, euskoaren erabilera eremuan alegia. 

Baina balio ekonomiko eta sozialak harago doaz, Intxauspek Lezon azaldu zuenez: euskararen erabilera bultzatzea bilatzen du, egitasmoarekin bate egiten dutenei hainbat konpromiso eskatuz; ingurumenaren zaintzarako tresna da, euskoarekin egingo diren ariketa ekonomikoak bertatik bertarakoak izango direlako, betiere tokiko kontsumo jasangarriaren bidetik; eta zaintzaren esparrua ere barnebiltzen du. Horrek guztiak bertako enpleguan eragin baikorra izango duela adierazi zuen Intxauspek, baita justizia eta kohesio sozialean ere.

Alta, balio eta funtzio horiei guztiei eskualdeko batzordearen bitartez forma eman behar zaiela azaldu zuen Gizartearen Monetako koordinatzaileak, eta herriz herri erabaki beharko direla hainbat xehetasun. Batzorde horretan Lezoko, Pasaiako, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo herritarrak nahi dituzte, erakunde, eragile eta elkarteetako kideez gainera. Hala, egunotako aurkezpen erronda Oarsoaldeko biztanleen artean informazioa elkarbanatzeko, eta haien atxikimendua biltzeko dira.

Datuak
Lezoko aurkezpena hasteko Dante Edmek euskoak Ipar Euskal Herrian izan duen bilakaeraren berri eman zuen, eta hainbat datu eman. Hala, euskoa Europan den tokiko moneta osagarri indartsuena dela azaldu zuen —ehunka daude, hainbat herrialdetan—, eta 4,5 milioi eusko daudela zirkulazioan. 4.000 norbanako dira bazkide, eta 1.400 enpresa edo profesional. Baztanen eta Oarsoaldean errotzen denean, kontinenteko mugaz gaindiko lehena litzateke.

Monetaren helburu sozialaren gaineko adibide bat eman zuen Edmek. Hala, azaldu zuen bazkide diren elkarteen artean 75.000 euro banatu zirela iaz, bazkideek hala erabakitako bideetatik; monetaren erabilera berarekin sortzen diren komisioen %3 bideratzen dute urtero Ipar Euskal Herrian bertako eragileen alde egiteko: «Izan zen eragileren bat 600 euro jaso zituena. Baina 6.000 jaso zituenik ere izan zen»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.