Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Mintzakide konplizeak behar ditu euskarak

Lau Haizetara topaguneak aurki abiatuko du Mintzalagun programa. Euskaraz bizi nahi duten herritar sarea eraikitzen jarraitu nahi du; euskal hiztunak ezinbesteko ditu horretarako.

Xixilio Matritxalar eta Ximun Leturia Mintzalaguneko arduradunak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/26

Euskaraz bizitzeko hautua egin nahi, baina urratsa egiteko azken bultzada behar dutenei arnasguneak esku-eskura jartzeko, ateak zabaldu ditu beste urtebetez Mintzalaguna programak. Lau Hazietara Euskaltzaleon Topagunea dago programaren atzean, eta euskaraz aritzeko gaitasuna bai baina lotsa, mintzakiderik ez, edo ohitura faltagatik ausartzen ez diren horiei tresnak emateko bidea da Mintzalaguna; baita euskaldun zahar izanik, euskara baztertuta izan duten horiei herdoila kendu eta berriro euskara egunerokora ekartzeko baliabide ezin egokiagoa ere. Hala azaldu dute programaren sustatzaile diren Ximun Leturiak eta Xixilio Maritxalarrrek.

Koordinatzailea da lehena, eta urte luze-luzeetako esperientzia darama soinean bigarrenak. Deia luzatu diete mintzalagun potentzial guztiei: «Gertura daitezela programara, modu atseginean, lagun artean ariko baitira euskaraz. Astean behin, ordubetez aritzeko aukera eskaintzen du era lasai eta atseginean».

Urriaren lehen egunean zabalduko dute ikasturte berrirako izen ematea, modu ofizialean, eta azken horretan azpimarra jarri du Leturiak. «Izan ere, urriaren 20an hasiko dira taldeak jardunean, baina gogorarazi nahi dugu ikasturte osoan eman daitekeela programan parte hartzeko izena. Modu berean, Mintzalagunan hasi eta edozein arrazoi medio utzi behar dutenek ere ez dute arazorik. Erraztasun guztiak jartzen saiatzen gara euskaraz aritzeko espazio seguru eta lasai eta atseginak jartzeko euskaraz bizitzeko hautua egin duen ororen eskura».

70 mintzalagun aurreko ikasturtean

Pozik dira aurreko ikasturtean programak jaso zuen erantzunarekin, «11 talde aritu ziren, 70 lagun denera». Halere, anbizio handiagoa du Maritxalarrek, jakin badakielako askoz ere zabalagoa dela programarekin bat egin dezakeen herritarren kopurua: «Horiengana guztiengana heltzea dugu erronka, eta ahal dela iazko 70 lagun horiek gainditu eta gehiago gerturatzea. Finean, Mintzalaguna bada euskararen normalizaziorako beste tresna bat, bada euskararentzat arnas, eta normalizaziorako ale».

Horrekin lotuta, programak indarrean jarraitzeko mintzalagunak bezain ezinbesteko diren mintzalaguntzaileei egin die erreferentzia Leturiak «Iaz mintzalagun batzuk taldeetan hutsuneak sortu ahala joan ginen txertatzen. Mintzalaguntzaileak behar ditugu, izena ematen duten mintzalagun berriekin talde berriak osatzeko». Batzuei zein besteei deia, beraz. Mintzalagun izateko zein ezaugarri behar diren galdetuta, baldintza bakarra euskara jakitea dela erantzun dute biek; «gu ez gara irakasleak, gehienak euskaldun zaharrak dira, euskaldun berriren bat ere badugu, eta tartean, mintzalagun izandako emakumea gaur egun mintzalaguntzaile dena».

Mintzalagun programan parte hartu nahi dutenek Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzara jo behar dute —Joxepa Antoni Aranberri anitzenera— astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara; 613 25 49 04 telefono zenbakira deitu; edo online galdetegia bete: taupamugimendua.eus/mintzapraktika-izena-ematea/. Mintzalaguntzaile izateko prest direnak bide beretik egin beharko dute izen ematea; «batzuk zein besteak besoak zabalik hartuko ditugu», esan du Maritxalarrek. Saioak doan dira.

Esfortzuari, aitortza

Inurri lana egin beharra aipatu du Maritxalarrek, «euskarak bizi duen egoerarekin hala aritzea dagokigu, etengabe, pixkanaka-pixkanaka». Bide luzea du euskarak, baina baikorra da Maritxalar, bere ustez gehiago entzuten da gaur egun euskara kalean, «hala ere bidea luzea da, eta bide horretan ziurrenik formula berriak asmatzea egokituko zaigu».

Mintzalaguna programarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak, euskaraz bizitzeko hautua egin eta tresnak baliatzera. Esker on mezua helarazi diete euskalgintzako bi kideek euskaraz bizitzeko hautua egin eta hura ikasteko bidaia abiatzen dutenei, «esfortzu ikaragarria egiten dute. Mintzalagunan euskaraz aritzeko espazio atsegina eta konplizeak topatuko dituzte». Azken eskaera bat ere egin dute, «lehen hitza beti euskaraz egitea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.