Ugaldetxoko jaiak direla eta, errepide mozketa
Lurraldebuseko autobusei eragingo die mozketak. Larunbatean, kontzertuak direla eta, eta igandean, herri krosagatik.
Ugaldetxoko jaiak pil pilean izango dira asteburuan, eta horrek eragina izango du inguruko errepideetan.
Larunbatean, 21:00etatik aurrera, igandeko 07:00ak arte, Matteoko bidegurutzetik Juansendo etxeraino errepidea moztuta egongo da. Horrenbestez, Lurraldebuseko autobusak ez du Oiartzungo ohiko bira egingo, eta Juansendon, Aristegi Etxadian, izango da lehen eta azken geltokia. Halere, udaltzaingoak ikusiko balu errepidea irekitzeko aukera badagoela, autobusak aurrera egingo luke.
Igandean, herri krosa egingo dute, eta 10:00etatik 12:00etara moztuko dute errepidea, Matteoko bidegurutzetik Juansendo etxeraino eta Rafael Pikabea hiribideraino. Horregatik, autobusen ibilbidea Talaian amaitu eta hasiko da.
