Urriko alkateordetzak, 1ean eta 15ean
Lau alkateordeek herritarrak artatuko dituzte hilabeteko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Urriaren 1ean, baina, sanpedrotarren ordezkariak ezin izango ditu herritarrak jaso.
Pasaiako Udalak urriko aurrez aurreko alkateordetzen egunak iragarri ditu: urriaren 1ean eta 15ean izango dira. Urriaren 1ean, baina, Miguel Mari Torrea San Pedroko alkateordeak ezin izango ditu herritarrak artatu. Mikel Garciak Antxon, Aintzane Tabernak Donibanen eta Iraitz Pazosek Trintxerpen barrutiko herritarrak ohi bezala jasoko dituzte. Urriaren 15eko saioek, aldiz, ez dute aldaketarik izango.
Lau alkateordeek hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen dute herritarrei begirako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Bertara joateko ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea, baina lau ordezkariek mezu elektroniko bat bidaltzea eskatu diete herritarrei, aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.
Harremanetarako kontaktuak
- Antxo: 943 24 85 10 eta helbide elektronikoa. Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.
- Donibane: 943 00 43 44 eta helbide elektronikoa. Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48 eta helbide elektronikoa. San Pedroko alkateordetzan, Herriko plaza3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04 eta helbide elektronikoa. Trintxerpeko alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
