Rap eta bertso saioa antolatu du Killirikupek
Urriaren 4an izango da hitzordua, Landetxen. Alaia eta Jon Martin ariko dira bertsotan; rapeatzen berriz, Muxker jauna, Kazz eta Yoller.
Killirikupe emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo eskola elkarteak rap eta bertso saioa antolatu du urriaren 4rako. Landetxen izango da hitzordua, eta bi bertsolari eta hiru rapeatzaile ariko dira: Alaia Martin, Jon Martin, Muxker Jauna, Kazz eta Yoller, hurrenez hurren.
Dagoeneko eros daitezke sarrerak, hemen.
