San Juan kalekoek kantuz egingo dute hurrengo bermuta
San Juan kaleko batzordeak egin du deia, eta hitzordua urriaren 4an izango dela jakinarazi du. 12:00etan abiatuko dira Miren Tabernatik.
San Juan kaleko batzordeak iragarri du dagoeneko noiz egingo duten hurrengo bermuta: urriaren 4an. Gainera, handira egingo dute oraingoan, kantuz eta otxote proiektuarekin egingo baitute.
Eguerdiko hamabietan izango da topaketa, eta Miren Tabernan emango diote ibilbideari hasiera.
