Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Eman ditugun bi kontzertuekin oso asebeteta geratu gara"

Duela hamar urte sortu zen Oiartzunen Autobus Magikoa taldea, eta zazpi urte kontzerturik eman gabe egon ondotik, larunbatean egin zuten azkena, Ugaldetxoko festetan. Euskal Herri osoko jendea gerturatu zen taldekideei merezi zuten agurra ematera.

Ane Mendizabal Sarriegi
Oiartzun
2025/10/03

Duela zazpi urte eman zuen Autobus Magikoak azken kontzertua. Orduko hartan, ordea, ez zuten uste azkena izango zenik, eta ez ziren behar bezala agurtu. Aurten hasi zirenetik hamar urte bete dira, eta data horri tiraka «emozioz» hasi ziren taldearen agurra izango zen kontzertu berezia antolatzen.

Dagoeneko pasa al zaizue asteburuan bizitako guztiaren aje emozionala?

GOTZON RETEGI: Gaur goizean [astelehenean] larunbateko zenbait irudi ikusi ditut eta orduan konturatu naiz duela hamar urte izan zenaren, eta duela bi egun egin genuenaren artean kontraste handia zegoela. Batez ere auzoa horrela ikustea… Gure buruak ez du oraindik guztiz prozesatu benetan gertatu dela.

XABI BELAUNZARAN: Hor goaz [barrez]. Uste dut aurrerago asimilatuko dugula. Atzo [igandea] neke fisikoa nuen eta ezin nuen ia pentsatu ere egin. Gaur errutinara itzuli gara, baina oraindik ez diogu gertatutakoari buelta askorik emateko aukerarik izan. Uste dut behar dugula gure artean elkartu eta gertatutakoaz hitz egin.

RETEGI: Hori da. Hor hartuko dugu benetako kontzientzia eta aterako ditugu ondorio luzeak.

Euskal Herri osotik etorri zen jendea. Espero zenuten?

RETEGI: Hainbeste ez. Oarsoaldeko jendea gerturatzea espero genuen, zuzenekoak emateko gure zonaldea izan zelako gehienbat hiru urte horietan. Baina Euskal Herriko hainbat txokotatik jendea gerturatzea ez genuen espero. Kilometroak ematen zuen!

BELAUNZARAN: Egia da, azken bi urteetan batez ere, ikusten genuela gure inguruko jendea gogoz zebilela eta asko galdetzen zigutela ea noizbait itzuliko ginen. Baina ez genuen espero hainbeste jende mobilizatzea. 

Zazpi urteren ondoren itzuli zarete oholtza gainera. Nolako sentsazioa izan da etxean aritzea berriro ere?

BELAUNZARAN: Kristorena, eta oso arraroa aldi berean. Ez da berdina kontzertuak ematen zoazenean eta gutxi gorabehera gertatuko dena aurreikusi dezakezunean, edo gure kasuan bezala: lokalean lasai-lasai entseatzen egotetik bat-batean oholtza horretara igo eta kristoren jende pila ikustea. Jendea gure etxera erakarri dugu. Sentsazio kuriosoa izan da. Niri behintzat zaila egin zitzaidan kontzertua. Distrakzio asko zeuden eta estimulu pila bat. 

RETEGI: Bai, eta etxea beti etxea da. Esaten da etxean aritzea zailagoa izaten dela zure buruari gehiago exijitzen diozulako edo garrantzi gehiago ematen diozulako. Hatortxu Rocketik batez ere desberdintasun hori sentitu genuela esango nuke: jende gehiago etxekoa, energia, Ugaldetxo auzoa beteta, eta hala ere betikoak. Hau da, duela hamar urte ere bertan izan zirenak hor ikustea… Zentzu batean hamar urte horiek igaro izan ez balira bezala izan zen. Eta uste dut jendeak ere hori sentitu zuela, utzi izan ez bagenu bezala. 

Lehen aipatu duzue urduri zinetela. Nola kudeatu zenituzten emozioak?

BELAUNZARAN: Oso gaizki [barrez]. Gauza guztiak momentu berean sentitzen dituzu. Kristoren emozioa eta era berean beldurra. Ez dago formula bat hori kudeatzeko.

RETEGI: Bai, pixka bat kaotikoa izan zen. Ezin duzu prestatu horrelako zerbaiterako. Gainera, erdi afoniko nintzen, eta horrek urduritasun estra bat eman zidan. Normalean ni lasaiena izaten naiz, eta esan beharra dut nahiko lasai nintzela. Baina gehigarri bat izan zen. Urduritasun horren guztiaren seinalea izan zitekeen nire ahotsa.

Nahi zenuten amaiera eman al diozue?

BELAUNZARAN: Gure buruan argi genuen zer nahi genuen. Kontzertu hau egitea erabaki genuenean taldekide guztiak elkartu eta hasieratik esan genuen zerbait berezia egin nahi genuela. 

RETEGI: Chill Mafiak egin zuen bezala gonbidatuak ekarri genitzakeen, eta hori berezi-berezia da, baina guk ez genuen hori bilatzen.

BELAUNZARAN: Antzerkia gure talde izaeraren parte zen. Beti izan dugu zati performatibo bat. Denek izan genuen nahiko argi antzerki moduko bat egin nahi genuela, ez soilik musika eskaini. Herriko zenbait aktorerekin hitz egin eta gidoi moduko bat sortu genuen. 

RETEGI: Gainera, Ugaldetxon zenez, hau da, duela hamar urte kontzertua eman genuen leku berean, irudikatu nahi izan genuen duela hamar urte ginenak pertsona berberak izaten jarraitzen dugula. Nahiz eta orain Enara izan dugun pianista gisa. Lehen egiten genuen antzerkia beste maila batera eraman nahi izan genuen. Gainera, orain tope daude gazte sortzaileak Oiartzunen, eta jende asko genuen buruan. Azkenean, Julen Castillo, Udane Alberdi eta Ibai Zarketa izan genituen Autobus Magikoaren berezitasun hori eszenatokira eramateko. Show bat izatea nahi genuen kontzertu bat baino gehiago.

BELAUNZARAN: Gure buruan oso guapo zegoen. Ez dakit buruan genuen bezala atera zen. Jendearentzat, kontzertu hasieran antzerki bat ikustea oso arraroa izan zen, eta bazeuden momentuak non hasten ginen antzerkiarekin, eta jendea builaka zegoen beste zerbait kantatzen gainetik. Ez genuen aurretik pentsatu hori gertatuko balitz zer egin.

RETEGI: Borobila horregatik ere bai. Azkenean, egin genuen hori ez genuen inoiz egin. Beno, bai. Betidanik egin izan ditugu segurtasun uhalaren txisteak edo «bihurgunea dator», eta halakoak. Horrek ematen zion ere Autobus Magikoa izena edukitzeari zentzua. Jendea gerturatzen zen esanez asko ikusten zutela txikitan, eta ea marrazki biziduna errespetatzen genuen. Niri behintzat gustatuko litzaidake erreferentzia bat egitea edo jakitea zergatik diren Autobus Magikoa. Bada, hori beste maila batera eraman genuen azken kontzertua zela eta. Bi kontzertuekin oso asebeteta geratu gara.

Ugaldetxoko festetan eman zuten azken kontzertua. Sara de las Heras

Berriro elkartu eta entseatzeko momentu horiek nola bizi izan dituzue?

BELAUNZARAN: Egia esan, eskertu dut berriro elkartzea. Izan ere, taldea utzi genuenean denek ekin genion bestelako proiektuak sortzeari. Gure kasuan, adibidez, proiektu horiek oso gustura egiten ditugu, baina faltan botatzen genuen asko umorea. Autobus Magikoaren entseguetan asko nabarmentzen da eta beti kristoren barrek botatzen ditugu. Zentzu horretan, itzultzea eta asteko momentu hori izatea non umore tarte hori dagoen, asko eskertu dut.

RETEGI: Umoreaz gain, niretzat oso nostalgikoa izan da gogoratzea nola hasi ginen. Zure barneko haur horretara eta zure toki gustukoenera itzultzea bezalakoa izan da. Gorputzak joan ez izanaren sentsazioa transmititzen dizu. Betikoa izaten jarraitzen duzula. Amonaren dilistak bezala, betiko zaporea [barrez].

Arrakasta ikusita ez zitzaizuen jarraitzeko gogorik piztu?

BELAUNZARAN: Zentzu batean, bai, beti pasatzen zaizu burutik. Baina, berez, gure talde izaera nahiko berezia da, eta dugun inpresioa da artistikoki talde bat garela non ez duen zentzua hortik tiraka jarraitzea. Eta iruditzen zait, formatu honetan funtzionatzen dugula. Bat-batean azaldu, kontzertua eman, ondo pasatu, eta listo. Uste dut hor dagoela magia. Ziur naiz hasiko bagina kontzertuak eta kontzertuak ematen segituan jendea nazkatu egingo litzatekeela.

RETEGI: Ez dut uste hori gertatuko zenik. Egia da industriari begiratuta askok pentsa dezaketela birarik ez egitea errore bat dela, batez ere zentzu ekonomikoan. Baina guk ez genuen itzulera planteatu ere egin. Xabik esan duen bezala, azken emanaldi horrekin borobildu dugu gure ibilbidea, eta beste ekitaldiren bat egoten bada puntuala izango da. 

BELAUNZARAN: Gero ere, kanpotik ez da ikusten talde bat mantentzeak duen lana eta eskatzen dizun denbora. 

Zer izan da Autobus Magikoa zuentzako?

RETEGI: Taldekide guztiek txikitatik musikarekiko lotura izan dugu, eta horrek elkartu gintuen. Izan ere, beti pentsatu izan dut bakoitzaren gustu edo estilo musikalak nahiko ezberdinak direla. Baina beti izan dugu elkar-puntu bat non denok disfrutatzen dugun. Autobus beti izan da hori. Gure ilusio eta ikasteko nahi hori, inuzente mantentzeko. Eta beti eman dit umiltasun gradu handi bat. Autobus beti izan da niretzako ikasteko erreminta klabe bat, bai artistikoki eta baita pertsonalki ere.

BELAUNZARAN: Beste taldekideekin hitz egin beharko nuke, baina esango nuke nik eta beste zenbaitek ez genuela gure parte sentitzen. Musikalki batez ere, beste gauzak egin nahi genituen. Kosta zitzaigun esatea: «Niri hau gustatzen zait». Denborarekin konturatu naiz zenbateko lotura duen nire izaerak talde honekin. Pila bat gustatzen zait tontoarena egitea, eta asko botatzen nuen faltan. Umore puntu horretatik eta musikalki ere bai. Orain, nire izaeraren zati txiki dela sentitzen dut.

Baduzue abesti kuttunik edo berezirik?

RETEGI: Denek dute beren berezitasuna. Orokortasun batean Introa izango litzateke nire ustez. Nola hasten garen hizketan gure artean lokalera sartu berri izango bagina bezala. Eta Introa nahiz eta gure abestia ez den, gure puntua edo gure xarma jarri genion eta umore hori du. Hori nabarmenduko nuke.

BELAUNZARAN: Ni adibidez, Plato punk edo horrelakoren batekin geratuko nintzateke. Biziagoak diren eta batez ere zuzenean funtzionatzen duten kantekin.

Hemendik aurrera zer?

BELAUNZARAN: Julenek [Etxebeste] eta nik Astelehen goizak izeneko talde bat dugu. Paul [San Sebastian] oraintxe hasi da ateratzen proiektu bat Pixa izenekoa, oso guay baita ere. Eta Beñat [Ibargoien] Elektro Txuflan dago abeslari. 

RETEGI: Bai, bakoitzak berea du. Ni ere proiektu batean nabil, eta Enarak esan zigun datorren urtean musika atera nahi duela. Orduan, Autobus hori izan da, elkar puntu bat. Baina aparte bakoitzak jarraitu du bere bide pertsonala egiten, eta pertsona gehiagorekin. Nahiz eta ez egon talde barruan lagun gaitezke zeharka. Musika hain handia da eta hainbeste joku ematen du, beti izango dugula zerbait esateko edo aitzakiaren bat elkartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.