Hilabeteko odol erauzketak, hilaren 15ean
Datorren asteazkenean hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Odol erauzketak hilaren 15ean izango dira, Antxoko anbulatorioan. Datorren asteazkenean, hilaren 15ean, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 12an eta 13an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 14an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Iraileko odol erauzketetan 31 odol poltsa jaso ziren, hiru emaile berriak izan zirelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
