
Aktore lezoarrari egindako elkarrizketa izango da irakurgai biharko OARSO BIDASOKO HITZAren astekarian. Hona, bideoan, aurrerapentxo bat.

Espainiako Gobernuari egin dio jabetzaren nahiz kudeaketaren eskualdaketa eskaera. Hori Errege Dekretu batekin egin daitekeela uste du Gasteizek.

Pagoarte elkarteko kidearekin izan da HITZA, larunbatean Oiartzunen zabalduko duten erakusketaren nondik norakoak azaldu ditu oiartzuarrak. Bi erakusketa zabalduko dituzte, herriko emakume eta gizon eskultoreen lanekin.

Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa (CIMASUB) hilaren 16tik 30era bitartean izango da. Berritasunez betetako programazio sorta zabala prestatu dute.

Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da, eta udalerriak eta aisia, hezkuntza, kultura eta euskara arloko eragileak biltzen ditu. Topaketa hilaren 1ean izan zen, Donibanen.

Atzo aurkeztu zuten herritarren aurrean Kunkana Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea. Badute jada proiektu bat esku artean.

Mugikortasun jasangarria eta oinezkoen segurtasuna ardatz hartuz, hainbat aldaketa egingo dituzte etorbidean zehar.

Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deialdiari eutsi diote gaurkoan ere eskualdeko hezkuntza zentroetako langileek.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Azken Baliabideko Tarifaren prezio berriak urriaren 1ean sartu ziren indarrean, eta horien berri eman dute berriki.

Bixi Bixik antolatuta, Ojos Violeta taldeak kontzertua eskainiko du hilaren 11n Donibaneko Kultur Aterpean, 20:00etan.

Datorren asteazkenean hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Larunbatean jokatuko dituzte larruzko paletako partidak, Madalensoron.

Gipuzkoako liburu dendek ematen duten Zilarrezko Euskadi Saria irabazi du oiartzuarrak, 'Zoriona, edo antzeko zerbait' lanagatik.