Hezkuntza komunitateen aldarria berriz ere, Palestinaren alde
Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deialdiari eutsi diote gaurkoan ere eskualdeko hezkuntza zentroetako langileek.
Gaur, hilaren 9an, Oarsoaldeko hezkuntza komunitateetako kideek Israel Palestinan egiten ari den genozidioari kontrakotasuna adierazi diote. Ikastetxeen atarietara atera dira elkarretaratze isilak egitera, Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki.
Oraingoz, HITZAk bi ikastetxeren irudiak jaso ditu, zehazki Errenteria-Oreretako Cristobal Gamonekoa, eta Trintxerpeko Karmengo Amakoa. Gainontzeko hezkuntza komunitateetako kideek euren argazkiak hedabide honetara bidali nahiko balituzte, baliatu posta elektroniko helbide hau (klik egin helbidea agertzeko).

