Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko Oinherriren lehen topaketa, Pasaian

Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da, eta udalerriak eta aisia, hezkuntza, kultura eta euskara arloko eragileak biltzen ditu. Topaketa hilaren 1ean izan zen, Donibanen.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/09

Hilaren 1ean, Oarsoaldeko Oinherriren lehen topaketa egin zen Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da, eta udalerriak eta aisia, hezkuntza, kultura eta euskara arloko eragileak biltzen ditu herri hezitzailearen kontzeptua saretzeko. Herri hezitzailearen ideia espazio publikoa ikasketa gune gisa ulertzen duen eta komunitatearen parte hartze aktiboa hezkuntza prozesuetan sustatzen duen eredua da.

Donibaneko topaketan Errenteria-Oreretako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako ordezkari politiko eta teknikoek hartu zuten parte, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kideekin batera. Ordezkari guztiek oinarriak ezarri zituzten udalerrien arteko lankidetza eredu berri bat ezartzeko.

Iragan asteazkeneko jardunaldia bi zatitan banatu zen. Lehenengoan, Oinherrik herri hezitzailea kontzeptuaren gaineko azalpen teorikoa eman zuen, eta aldundiko teknikariek ekintza komunitarioaren marko teorikoa aurkeztu zuten.

Bigarren zatian, dinamika parte hartzaileen bidez, udalerri bakoitzeko ordezkariek hazi proiektuak landu zituzten. Hazi proiektuak Oinherriren filosofia modu praktikoan islatzen duela adierazi dute sustatzaileek: “Komunitatearen parte hartzea eta euskararen erabilera sustatzen dituzten egitasmo hezitzaileak dira, eta gaur egungo abiapuntutik proiektu hezitzaileago eta komunitarioago bilakatzeko gaitasuna dute”.

Topaketako azken une garrantzitsua hazi proiektu guztien aurkezpena eta partekatzea izan zela jakinarazi dute parte hartzaileek. Prozesu horri esker, udalerrien artean errepikatzen diren behar eta erronka komunak identifikatu zituztela nabarmendu dute, eta eskualde osoaren ikuspegitik hezkuntza ulertzeko “modu integral eta zabalerantz” urrats bat eman zuten, “ohiko eskolaren mugak gaindituz”.

Etorkizunerako konpromisoa argia dela zehaztu dute sustatzaileek: “Erronka komun horiei elkarrekin heltzen jarraitzea eta horiek eskualdearen garapenerako aukera bihurtzea”. Gauzak horrela, udalerri eta eragileen arteko loturak sendotuko direla baietsi dute, Oinherriren sarearen helburuekin bat eginez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.