Amatasunaren inguruan arituko dira astelehenean
Pasaiako Jabetze Eskolak 'Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak' hitzaldia antolatu du hilaren 13rako. Saioa Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 17:00etan.
Pasaiako Jabetze Eskolak amatasuna ardatz duen hitzaldi bat antolatu du hilaren 13rako (astelehena). Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak izenpean, amatasunean agertzen diren indarkeria motak aztertu eta horiei buruzko hausnarketa egingo du Nahia Alkorta Elezgarai hizlariak. Saioa Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
