Gau Beltzeko buruarinak egiteko aukera Pasaian
Bokalek Gau Beltzeko buruarinak egiteko tailerrak antolatu ditu Antxon, Donibanen eta San Pedron. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak Gau Beltzeko buruarinak egiteko tailerrak antolatu ditu Pasaian. Saio horien helburua da haurrek Gau Beltzeko buruarin bat egitea, gurasoen laguntzarekin. Tailerrak euskaraz izango dira, baina euskaraz ez dakiten gurasoek ere parte har dezakete, bitartekoak jarriko baitira ulermena bermatzeko.
Orotara, hiru saio egingo dira, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea:
- Hilak 18: Antxoko Kultur Etxean, 10:30ean. Izena emateko azken eguna: hilak 13.
- Hilak 26: Donibaneko kulturgunean, 11:00etan. Izena emateko azken eguna: hilak 21.
- Hilak 26: San Pedroko Udal aretoan, 17:00etan. Izena emateko azken eguna: hilak 21.
Aurrez aipatu bezala, haur bakoitzak guraso baten laguntza beharko du buruarina egiteko. Buruarin bakoitzeko izen emate bat egin beharko dute haurrekin joango diren gurasoek.
