Orientazio jolasa, Arditurriko txokoak ezagutzeko
Bertako parajeak eta historia ezagutzeko, orientazio proba egingo dute urriaren 19an, goizez.
Bisitariak Arditurrin. Arditurriko parajeetaz eta historiaz gozatzeko mila modu daude. Modu horietako asko Arditurriko parketxeak sustatutakoak izaten dira, urtean zehar egiten dituzten egitasmo eta jarduera ezberdinekin. Oraingoan, orientazio joko bat prestatu dute: Iparra galdu gabe. Urriaren 19an egingo dute, goizez. “Familiarekin goiz polit bat pasatzeko aukera paregabea da, dudarik gabe”, adierazi dute antolatzaileek.
Parketxetik abiatuko dira, eta partaideek hainbat froga aurkitu beharko dituzte, bidearekin jarraitu ahal izateko. 10:30ean hasiko da, eta txandak 20 minutoro izango dira. Hurrentzako prezioa (12 urterarte) 3 eurokoa izango da, eta helduentzakoa 5 eurokoa.
Informazioa jasotzeko zein erreserbak egiteko, parketxearen kontaktua erraztu dute antolatzaileek: 943 49 50 69 – 688 89 50 68, arditurri@gipuzkoanatura.eus
