Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibaneko kiroldegiaren klub erabiltzaileak: "Zer zoritxar gertatu behar da arazoak konpontzeko?"

Kezka dute Donibaneko kiroldegia erabiltzen duten klubek. Instalazioa "egoera negargarrian" dagoela uste dute, eta soluzioak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/10/10

Kezka dute Donibaneko kiroldegiaren erabiltzaile diren herriko klubek. Uste dute egoera eskasean dela kirol azpiegitura, “zaintzarik gabe dago eta narriadura egoera negargarria da”. Hori esateko joan den asteburu euritsuan izan zuten esperientzia jarri dute adibidetzat: “Urez betetako korridoreak, hautsitako aldagela eta bainuak, sabaitik erortzen den uragatik balio ez duen taberna bat, itoginak pistan…”. Udalari gutun irekia bidali diote klub horiek, kiroldegiaren hobekuntzan arreta jar dezan. Donibane Eskubaloia, Sanpedrotarra AF, Antxo AF eta Donipari Kirol Elkartearen izenean dago sinatuta eskaera testua. “Zer zoritxar gertatu behar da arazoak konpontzeko?”, galdetu diote udal erakundeari. Joan den asteburukoa, urte luzetan duten arazo baten adibidea besterik ez dela adierazi dute.

Onartu dute instalazioan konponketa “puntualak” egin direla, “epe laburrerako adabakiak” kluben ustez. “Hori dela eta, instalazio horien gutxieneko segurtasun eta mantentze baldintzak eskatzen ditugu, eta, zoritxarrez, urteetan zehar luzatuz joan den arreta falta dela eta, gaur egun konponketa garrantzitsuak behar ditu. Guk, kirol arduradun eta instalazio publiko horien erabiltzaile garen aldetik, premiazko neurriak har ditzatela eskatzen diegu horien arduradunei”.

Lau klub horien artean bederatzi talde dituzte. Entrenamenduetarako eta partidetarako erabiltzen dute kiroldegia, eta tokiko mailetan nahiz handiagoetan ari dira horien taldeak. Sinatzaileek nabarmendu dute Eskola Kirolaren barruko jarduerak ere izaten direla han, “haiek izan beharko lukete arreta handiena, gure eskualdeko haurrak baitira zerbitzu horretaz gozatzen dutenak”.

Taldeei dagokienez, euren eguneroko nahiz asteburuetako jardunean kiroldegiaren egoera oztopo dela adierazi dute. Gainera, zehaztu dute Pasaiatik kanpoko talde eta kirolari asko datozela bertara, “Pasaia bisitatzen duten gainerako taldeen eta epaileen aurrera irudi penagarria azaltzen dute instalazioek, beti harritzen dira egoera horrekin”.

Baina klubek ez dute arreta bakarrik jarri gehien erabiltzen dituzten espazioetan, kantxan edo aldageletan adibidez. Harmailei ere kasu egin diete, esanaz kiroldegiak dituen bi harmailetako bat itxita dagoela haren gainean den sabaia erortzeko arriskuan dagoelako. “Harmaila horretatik bakarrik dago mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea”. Hobetu beharrekoen artean bestelako eremu batzuk zerrendatu dituzte: “Espazio asko eta asko ez dira erabiltzen, utzikeria egoeran daudelako: arraunerako fosa, squash pista, edo gimnasia aretoa, esaterako”. Erantsi dute fatxadako hainbat leiho hautsita daudela, eta ezin direla itxi.

“Gure herrian kirolak osasun ona du azken urteotan, eta uste dugu udaleko arduradunen aldetik ez dela behar bezainbestekoa izan jarri den arreta. Ezin dugu onartu espazio hori, gure komunitatearen garapenerako eta ongizaterako motorra izan beharko lukeena, hondatzen jarraitzen utzi”, esan dute kirolariek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.