Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenean hasiko dira Azkueneko parkearen birnaturalizazio prozesuarekin

Domingo Blanco parkea "espazio bizi, naturalizatu eta inklusibo" bihurtzea da obra horien xedea. Lanek 36.915,29 euroko aurrekontua dute.

Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2025/10/11

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Trintxerpeko Azkueneko biribilgunean dagoen parkearen birnaturalizazio proiektua datorren astean abiatuko da. 36.915,29 euroko aurrekontua dute lanek, eta Domingo Blanco parkea “espazio bizi, naturalizatu eta inklusibo” bihurtzeko asmoz egingo dituzte berrikuntzak. 

Azaldu dutenez, proiektu horrek gaur egungo jolas eta aisialdirako eremua osatuko du natura oinarri duen gune ireki batekin. Hots, gehitu dute proiektuaren oinarrizko irizpidea eremuaren naturalizazioa dela; hau da, ahal den heinean landare egiturak barneratuko dituzte dauden zuhaitzak babestu edota integratuz, eta espazioa elementu naturalekin egituratuko dute. Hortaz, material natural eta “gertukoa” erabiliko dute. 

Bestalde, udaletik aipatu dute lanen ardatz nagusiak lursailaren egokitzapena, landare autoktonoen erabilera eta egurrezko egiturak izango direla, eta haurrek bertan “esploratzeko, sormena lantzeko eta elkarrekin aritzeko” aukera izango dutela “modu libre eta seguru batean”.

Horretaz gain, proiektuak belaunaldien arteko bizikidetza sustatzen duela gehitu dute. Horretarako, egurrezko bankuak eta esertzeko nahi etzateko egitura informalak jarriko dituzte. 

Iraitz Pazos, Hirigintza, Zerbitzu eta Ingurumeneko zinegotzia: “Azkueneko parkea berritzeko proiektu honek ez du soilik eremua estetikoki hobetuko, baizik eta haurren garapen emozionala, soziala eta fisikoa sustatuko duen ingurune natural bat eskainiko du. Gure helburua da Pasaia osoko espazio publikoetan naturarekiko harremana berreskuratzea eta gure haurrek naturarekin jolasteko aukera geroz eta gehiago izatea”.

Aipatutakoaz gain, jakinarazi dute birnaturalizazioaren diseinua “jolas aske eta inklusiboaren printzipioetan” oinarritzen denez, ume guztientzat irisgarriak izatea helburu duten eremuak sortuko dituztela. 

Pazos: “Uste dugu haur parkeek ez dutela soilik jolas funtzioa izan behar. Garrantzitsua da espazio hauek hezkuntza eta osasun ikuspegitik ere lantzea, naturaren bidez ikaskuntza eta ongizatea sustatuz. Gainera, sortuko dugun egitura berriak aukera ematen du belaunaldien arteko elkarbizitza eta partekatzea ere indartzeko”.

Finean; lanekin hilaren 13an hasiko dira, eta gutxi gora behera hiru asteko epean amaitzea aurreikusi dute. Oraingoz ez dute alboko haur parkea ixtea aurreikusten, baina udalak jakinarazi du obraren arabera posible dela une jakin batzuetan eremuren bat itxi behar izatea. 

Proiektuaren xehetasun gehiago ikusteko, egin klik hemen. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.