Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko, Lezo Bonua

Astelehenean (hilak 13) jarriko dute martxan bonua, eta haren helburua da, finean, hurbileko merkataritza indartzea eta udalerriko ekonomian eragin positiboa izatea da.

Leire Perlines Apalategi
Lezo
2025/10/11

Lezo Bonua aurkeztu zuten atzo Mikel Arruti Lezoko alkateak eta Lezokoak elkarteko kideek, eta argi utzi zituzten haren helburuak zein diren: hurbileko merkataritza indartzea, tokiko kontsumitzaileen fideltasuna saritzea eta udalerriko ekonomian eragin positiboa izatea. Atzoko agerraldian eman zituzten nondik norako guztiak, eta azaldu zuten herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko modua dela egitasmo hori. Aurreko edizioetan tresna eraginkorra izan dela sinetsita, “gogotsu” daude udala eta Lezokoak elkartekoak kanpaina
hasteko.

Bonu bakoitzak 3,5 euroko prezioa du, eta 5 euroko erosketak egin daitezke harekin; hortaz, 1,5 euroko aldea udalak hartuko du bere gain. Bonuak, bestalde, hilaren 13tik azaroaren 30era baino ezingo dira ibili, eta horretarako 18 urte izan behar dira, gutxienez.

Bestalde, bonu bakoitza erosi den salmenta puntuan bertan erabili beharko da, eta gutxienez 5 euroko erosketa egin behar da horretarako. Alabaina, erosketaren prezioa erabiliko diren bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez dute eskudirutan itzuliko.

Establezimendu hauetan egongo da bonuak erosteko aukera: Garbiñe arraindegia, Itsaso ileapaindegia, Kimaya estetika ekologikoa, Luma estetika, Orekan, Panpox ileapaindegia, Petit arropa denda, Sara farmazia, Sorgin taberna, Taloka kafetegia, Tiñelu taberna, Titare mertzeria, Ttantta bitxitegia, Txingurri taberna, Xarma ileapaindegia, Zaldiak jatetxea eta Zubitzo janari denda.

Lezoko Udalak, Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak zein Oarsoaldea Garapen Agentziak egitasmo honetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Bonuaren inguruko informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.