Kaleak hartuko dituzte hilaren 15ean
Orereta Palestinarekin egitasmoak mobilizazioa deitu du hilaren 15erako (asteazkena) 'Ibaitik itsasora sionismoaren kontra' lelopean.
Palestinari eta flotillari elkartasuna adierazteko Zumardian egindako manifestazioa. Orereta Palestinarekin taldeak deituta eta Ibaitik itsasora sionismoaren kontra lelopean, mobilizazioa egingo dute hilaren 15ean (asteazkena), 19:30ean, Zumarditik. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
