KZ guneak azaroko ikastaroen eskaintza argitaratu du
Azaro osoan zehar emango dituzten aurrez aurreko ikastaroak zerrendatu dituzte. Izena eman behar da aldez aurretik horietan.
Errenteriako KZ guneak azaroko ikastaroen berri eman du, saioetako batean parte hartu nahi duen inor balego izena emateko aukera izan dezan.
Ikastaroetan izena emateko zenbait bide daude: KZgunera joatea aldez aurretik hitzordua eskatuta, 943 02 36 42 zenbakira deituta edota web orriaren bidez izena ematea.
KZ gunea (Torrekua eraikina, Orereta kalea, 7) astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean.
Hori esanda, hona hemen azaroko eskaintza:
Laguntza ikastaroa. Gaitasun digitalak smartphonen eta tableten oinarrizko erabilerarako ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 24tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz.
Oinarrizko formakuntza. Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 17tik 25era, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.
Irudia eta bideoa. Canva. Ikasi diseinatzen ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 26tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.
Aisia eta entretenimendua. Garraio publikoa zure smartphonean ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 17 eta 18an, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz.
Zure bidaia planifikatu ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 19tik 21era, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz.
Ofimatika. Ofimatika tresnak. LibreOffice ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 3tik 14ra, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.
Segurtasuna. Erosketa eta ordainketa segurua Interneten ikastaroa, aurrez aurrekoa. Azaroaren 13 eta 14an, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz.
