Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Palestinaren aldeko mobilizazio feminista jendetsua, Antxon

Emakume palestinarrak jasaten ari diren bortizkeria eta indarkeria "lazgarria" salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.

Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2025/10/11

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, Palestinaren aldeko mobilizazio feminista egin zuten atzo Antxon Olaia Inziarteren kontzertuaren aurretik.

“Urte luzeak Igaro dira Israelgo estatu sionista sortu eta Palestina okupatua izaten hasi zenetik”, ekin zioten feministek. “Zoritxarrez, azken urte eta hilabeteetan Israelgo estatuaren oldarraldia areagotu egin da Palestinako lurretan, eta ez dago genozidioa ez den beste hitzik gertatzen ari dena salatzeko”, jarraitu zuten gero, ozen.

Euskal Herriko zenbait txokotako feministak kalera atera ziren atzo genozidioa salatu eta erantzunkizuna “euren gain” hartzeko jokatzeko. Ildo horretatik, aipatu zuten duela aste batzuk emakume palestinarrek mezu “argi” bat helarazi zutela ohar baten bidez; bertan, nabarmendu zuten helburua zela emakume palestinarrak jasatzen ari ziren genozidioa salatzea, Palestinaren aldeko ekintza eta mobilizazio feministak antolatzea, Gobernuari zein erakundeei Israeli aramak ez bidaltzeko “presio egitea”, edota Israel babesten duten enpresa eta instituzioak “boikoteatzea”.

Antxokoek, bestalde, irmoki salatu zuten emakume palestinarrak jasaten ari diren bortizkeria eta indarkeria “lazgarria”, baina haurrak ere ezin aipatu gabe utzi, azken hilabeteetan gutxienez 20.000 haur erail baitituzte. Era berean, gehitu zuten Israel gosetea ari ela erabiltzen arma gisa palestinar herriaren aurka.

“Palestinaren alde eta Israelen aurka lerratzea, askatasunaren alde lerratzea da, sistema kapitalista zisheteropatriarkal arrazista eta kolonialistaren aurka, hain zuzen”, jarraitu zuten. Horregatik, azpimarratu zuten atzo Pasaian edota Euskal Herriko zenbait txokotan elkartu zirenei “egoerarekiko posizio argia agertzea” baino ez zegokiela. “Europako herrialdeetatik, eta zuri bezala, dugun erantzunkizuna salatu behar dugu, baita Israelen konplizeak salatu ere. Ez diezagutela sinetsarazi ez dugula zereginik”.

Gero, harrotasunez azaldu zuten Euskal Herriak urteak daramatzala Palestinari elkartasuna eta babesa adierazteko mobilizizazioak antolatzen eta Israelgo estatu sionistaren aurkako boikotean arktiboki parte hartzeko dei egiten, eta Mugimendu Feministako kideei ere horietan parte hartzea dagokiela gehitu zuten. Are, bide horretan jarraitzeko deia ere luzatu zuten atzokoan.

Duela egun batzuk “egoeraren erantzule diren berberek, urteetako apartheida bultzatutako berberek,” bake prozesu baterako bide proposamen bat aurkeztu zuten, eta, bide horretan, argitu zuten feminismo internazionalistatik urteak daramatzatela bakea ortzimugatzat eta gerren kontrako “arma ezinbestekotat hartzen”. Alabaina, kontatu zuten ez dutela mendebalde globalaren eta haren agintarien neurrira proposatutako bakerik nahi; “ez dugu haiek bakerik nahi”.

Horregatik guztiagatik, Palestinaz hitz egiten jarraitzkeo deia luzatu zuten Antxon, baita genezodioa salatzeko ardura hartzea ere. Finean, Israeli boikot egiten jarraitzeko deia egin zuten.

“Segi dezagun gobernuak interpelatzen eta gobernuei presio egiten. Segi dezagun mobilizazioak antolatzen eta elkartasun internazionalista artikulatzen. Ibaitik itsasora Palestina askatu! Gora palestinar erresistentzia!”, amaitu zuten.

Jarraian, HITZAk bildutako zenbait irudi. 

Pasaia. (2025-10-10). Antxoko Palestinaren aldeko mobilizazio feminista

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.