Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaur hasiko da Irakurketa Klubaren hamargarren ikasturtea

Aurtengo denboraldiak bederatzi saio izango ditu, urritik ekainera bitartean. Gaur Adania Shibliren 'Detaile xume bat' liburua landuko dute Antxoko liburutegian, 19:45ean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/13

Hemen da Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Kluba. Ikasturtean zehar hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte, euskal idazleek idatzitakoak edota itzulpenak. Saio guztiak 19:45ean izango dira, eta barruti guztietako liburutegietan egingo dituzte solasaldiak, Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak gidatuta. Ohi bezala, saioak irekiak eta doakoak izango dira.

2025-2026 ikasturteak bederatzi saio izango ditu, urritik ekainera, eta landuko duten lehen liburua Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat da. Lehen saio hori gaur (hilak 13, astelehena) izango da, Antxoko liburutegian. Irakurketa Klubeko saioetan parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela gogorarazi dute sustatzaileek, denok elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko.

Aurtengoa, gainera, ikasturte berezia izango da, klubak hamar urte beteko baititu. Urteurren berezi hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte urtean zehar. Lehena abenduaren 12an izango da, eta Miren Agur Meabe idazlea Donibaneko Ubera liburutegian izango da. Ekitaldi horietan parte hartzeko edota zalantzak argitzeko, Pasaiako Udalak liburutegien helbide elektronikoa jarri du interesdunen eskura.

Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea

Urriak 13

  • Liburua: Detaile xume bat.
  • Idazlea: Adania Shibli.
  • Lekua: Antxoko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Azaroak 10

  • Liburua: Pleibak.
  • Idazlea: Miren Amuriza.
  • Lekua: San Pedroko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Abenduak 12

  • Liburua: Amorante frantsesa.
  • Idazlea: Miren Agur Meabe. Idazlea bertan izango da.
  • Lekua: Donibaneko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Urtarrilak 19

  • Liburua: Francesco Pasqualen bosgarren arima.
  • Idazlea: Unai Elorriaga.
  • Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Otsailak 13

  • Liburua: Cocacola bat zurekin.
  • Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
  • Lekua: San Pedroko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Martxoak 9

  • Liburua: Arrotza.
  • Idazlea: Albert Camus.
  • Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Apirilak 20

  • Liburua: Gizon barregarriak.
  • Idazlea: Joxean Agirre.
  • Lekua: San Pedroko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Maiatzak 11

  • Liburua: Hetero.
  • Idazlea: Uxue Alberdi.
  • Lekua: Antxoko liburutegia.
  • Ordua: 19:45.

Ekainak 12

  • Liburua: Euri gorriaren azpian.
  • Idazlea: Asier Serrano.
  • Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
  • Ordua: 19:45.
Erlazionatutako edukiaIrakurketa Klubak hamar urte beteko ditu aurten
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.