
Ikastaroen barruan, datorren urteko ekainera arte, 20 eguneko hainbat txandetan igeri egiten ikasten, edota dakitena hobetzen ariko dira 280 haur baino gehiago.

Artista liburuen erakusketa egingo dute Merkatuzarren hilaren 17tik 19ra. 50 artista eta kolektibotik gora beren obrak erakutsiko dituzte.

11:00etan eta 19:30ean izango dira herriko mobilizazioak. Lehenak sindikatuek deitua da, bigarrena Gernika-Palestinak.

'Dantzan Bilaka' programaren barruan egositako zazpi sorkuntza prozesuren emaitza amaitu gabea eramango dute Lekuona Fabrikara ostirala eta larunbatean programarako aukeratutako sortzaileek.

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 44. ekitaldia egingo da hilaren 17tik 26ra bitartean. Aurtengo antzerki zikloak sei emanaldi izango ditu, eta saioak lau barrutietara iritsiko dira.

Neguko Solstizioa-Santomas batzordeak kartel lehiaketa antolatu du abenduaren 21eko festa iragartzeko.

Pasaiak milioi bat euro jasoko du hiria berroneratzeko jardueretarako EDIL Planetik. Horrek garapen iraunkorraren eta lurralde kohesioaren aldeko "apustu sendoa" indartzen duela nabarmendu du alderdi sozialistak.

Gizonezkoen lehen taldeak denboraldiko lehen porrota jasan du, eta emakumezkoenak ez du lortzen burua altxatzea.

Yola elkarteak prest ditu IX. jardunaldi kulturalak. Jarduerak hilaren 29an eta azaroaren 5ean, 12an eta 19an izango dira.

Aurtengo denboraldiak bederatzi saio izango ditu, urritik ekainera bitartean. Gaur Adania Shibliren 'Detaile xume bat' liburua landuko dute Antxoko liburutegian, 19:45ean.

Ordutegi berria izango du udal zerbitzuak, astegunetan 12:00etatik 16:00etara izango da zabalik.