Lezoko Bake Epaitegia, gaurtik zabalik
Ordutegi berria izango du udal zerbitzuak, astegunetan 12:00etatik 16:00etara izango da zabalik.
Gaurtik (hilak 13, astelehena) berriz ere zabalik izango da Lezoko Bake epaitegia. Hala jakinarazi du Lezoko Udalak. Ordutegi berria izango du, eta hala, astegunetan 12:00etatik 16:00etara jasoko ditu lezoarrak.
Hara joateko ez da aurretik hitzordurik hartu behar. Hala kudeaketa lanak, tramiteak eta bestelakoak aurrez aurre egin ahal izango dira. 943 52 12 58 telefono zenbakira deituta ere jaso dezakete lezoarrek arta.
