Asteazkenean, goizez eta arratsaldez Palestina babesteko deialdiak Lezon
11:00etan eta 19:30ean izango dira herriko mobilizazioak. Lehenak sindikatuek deitua da, bigarrena Gernika-Palestinak.
Irailaren 13koa da ondoko irudia. Herriko eragileek deituta, Palestinako herriaren aldeko manifestazio oso jendetsua egin zen herrian. Lanuzteetara deitu dute sindikatuek asteazkenerako (urriaren 15erako) Palestinako herriari babesa adierazi, eta Israelen genozidioa salatzeko. Sindikatuen deialdiaren osagarri, herritarrek ere antolatu dituzte mobilizazioak egunari izaera osoa emateko. Lezon ere hala izango da.
Asteazken goizean, Donostiako herrialdeko manifestazioaren (12:30ean, Bulebarrean hasita) aurretik udaletxe aurrean elkarretaratzera deitu dute 11:00etatik 14:00etara lanuzte proposamena egin dute sindikatuek (LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT-LKN, Solidari, Etxalde eta Hiru). Hala, mobilizazio hori 11:00etatik 11:30era izango da Genozidioarekin negoziorik ez, langileok Palestinarekin leloa oinarri.
Arratsaldeko ekintza Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitu du, 19:30erako. Udaletxearen aurrean burrunba edo elkarretaratze zaratatsua antolatu du eragileak Palestinarekin konpromisoa, genozidioa stop, hautsi Israelekin lelopean.
