Neguko solstizio-Santomas eguna ilustratzeko kartel bila dira
Neguko Solstizioa-Santomas batzordeak kartel lehiaketa antolatu du abenduaren 21eko festa iragartzeko.
Neguko Solstizioa-Santomas batzordeak kartel lehiaketa antolatu du abenduaren 21eko festa iragartzeko. Honakoa zortzigarren ekitaldia izango du lehiaketak, eta helburua, berriz, herritarren parte hartzea oraindik eta gehiago sustatzea dela azaldu du batzordeak. Lanak aurkezteko epea azaroaren 13an bukatuko da, egun hori barne.
Lanak posta elektronikora bidali behar dira (klik hemen); zalantzak argitzeko ere, bertara idatzi. Irabazleak 150 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu.
