Oiartzungo futbol taldeen emaitzak
Gizonezkoen lehen taldeak denboraldiko lehen porrota jasan du, eta emakumezkoenak ez du lortzen burua altxatzea.
Denboraldian aurrera doaz Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak. Asteburuan, hainbat partida jokatu dituzte. Hona hemen partiden emaitzak, kronikak eta emaitzak, OKEren eskutik bidalitakoak:
Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila: Oiartzun KE 1 – 2 Euskalduna Andoaindarra
Gizonezkoen lehen taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen etxean. Larunbatean jokatu zuten Andoaingo Euskalduna taldearen aurka. Lehen zatia berdintsua izan zen, baina bigarrenean, etxekoek lehen gola sartu arren, aurkariek bi sartu zituzten.

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa: Oiartzun KE 3 – 5 Mariño Real Union
Beste porrot bat jasan zuen Oiartzungo emakumezkoen lehen taldeak, denboraldiko hirugarrena. Joan etorriz beteriko partida izan zen, eta azkenean, area barruko jokaldietan erabaki zen jokoa.
Areto Futboleko Gizonezkoen Hirugarren maila: Tolosala 8 – 3 Oiartzun KE
Areto Futboleko gizonezkoen lehen taldeak ezin izan zuen punturik jaso Tolosako taldearen aurkako partidan. Hasieratik galtzen hasi ziren oiartzuarrak, eta ezin izan zioten itzulia eman egoerari.

Areto Futboleko Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila: Miren Taberna OKE B 2 – 1 Euskalduna Andoaindarra
Gizonezkoen areto futboleko bigarren taldeak, aldiz, garaipena lortu zuen. Oiartzuarrak nagusi izan ziren partida osoan zehar, eta Andoaingoek lehen gola sartu arren, beste bi sartu eta puntuak etxera eraman zituzten.

Beste taldeen emaitzak:
- Emakumezkoen Ohorezko Erregional maila: OKE 5- 0 Aiztondo
- Emakumezkoen Gorengo Erregional maila: OKE 1 – 0 Intxaurdi
- 1 Erregionala, gizonezkoak: OKE 2 – 1 Aillerru
- Jubenilen Euskal Liga, gizonezkoak: OKE 1 – 1 Danok bat
- Gorengo Jubenila, gizonezkoak: OKE 3 – 3 Kostkas
- Jubenilen 1. maila, gizonezkoak (C): OKE 7 – 1 San Tomas
- Jubenilen 1. maila, gizonezkoak (D): Amara Berri 10 – 0 OKE
- Kadeteen gizonezko Ohorezko maila: OKE 1 – 11 Touring
- Kadeteen emakumezko Ohorezko maila: Mariño 3 – 3 OKE
- Kadeteen gizonezko 1. maila (B): OKE 3 – 0 Kostkas
- Kadeteen gizonezko 1. maila (C): Hondarribia 3 – 1 OKE
- Kadeteen emakumezko 1. maila (B): OKE 0 – 2 Martutene
- Intanfila haundi: OKE 3 – 2 Betiona
- Infantila partaidetza: OKE 2 – 15 Dunboa
- Infantila F 8: OKE 0 – 1 Touring
