PUAJen, umorea erruz
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 44. ekitaldia egingo da hilaren 17tik 26ra bitartean. Aurtengo antzerki zikloak sei emanaldi izango ditu, eta saioak lau barrutietara iritsiko dira.
Umorea protagonista izango da Pasaian, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien (PUAJ) 44. ekitaldia egingo baita hilaren 17tik 26ra bitartean. Aurtengo antzerki zikloak sei emanaldi izango ditu, eta saioak lau barrutietara iritsiko dira.
Honakoa esan du Aitor Brion Kultua eta Ondareko zinegotziak: “Hemen gara beste urte batez, Pasaiak eta pasaitarrek hain kuttun duten PUAJ festibalaren programa aurkeztuz. Kultura ez da aisialdirako osagarri hutsa: komunitatea eraikitzeko tresna da, eta PUAJ bezalako jaialdiek erakusten dute ez duela hormarik: kaleak hartzen ditu, barrutiz barruti, jendeak barre egin dezan, hausnartu dezan eta elkar topa dezan. Hori da gure apustua, kultura herritarraren eta herriarentzat eraikitzen jarraitzea”.
Programazioa
Lehen emanaldia hilaren 17an (ostirala) izango da. Lanku konpainiak Garbitzailearena obra taularatuko du Trintxerpeko Gudari plazan, 18:00etan eta doan. Lankuren proposamena haurrei begirakoa da, eta antzerkiaren eta bertsoaren bueltan arituko dira.
Hilaren 18an (larunbata), Kamikaz kolektiboak Renata obra interpretatuko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko kostua dute. Renata-k pantailen artean desitxuratzen ari dena sistema baten erdian kokatuko du ikuslea.
Asteburu honetako azken ekitaldia hilaren 19an (igandea) izango da. De Ste Xeito konpainiak Neura lana antzeztuko du San Pedroko Udal Aretoan, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko kostua dute. De Ste Xeitoren obrak protagonisten eta ingurukoen mania txikiak izango ditu aztergai.
Programazioak datorren asteko asteburuan izango du jarraipena. Hilaren 24an (ostirala) Nimu konpainiak Pausa obra taularatuko du Antxoko Ibaiondo plazan, 19:00etan eta doan. Hitzik gabeko antzerkia da Nimurena. Obrak egoera absurdoak sortzen ditu, inprobisatuak, giro poetiko batean bilduak, biolontxelo jotzaile baten laguntzari esker.
Hilaren 25ean (larunbata) Dejabu konpainiak Itzulera obra interpretatuko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko kostua dute. Sorkuntza krisian dauden antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora egindako bidaia kontatzen du antzezlanak.
Azkenik, zikloaren azken emanaldia hilaren 26an (igandea) izango da. Las Couchers konpainiak Charlas de azucarillo lana antzeztuko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko kostua dute. Motibazio elkarrizketa formatuan, pertsonaia bitxi, ahul eta dibertigarriek ikusleak zoriontsu egiten saiatuko dira.
Sarrerak
Emanaldi batzuk sarrera behar dute, eta horiek Bibe plataforman eskuratu behar dira, 10 euroan. Emanaldien bideoak eta informazioa udal webgunean kontsulta daitezkeela adierazi du Pasaiako Udalak.
PUAJ 2025
Hilak 17
- Obra: Garbitzailearena.
- Konpainia: Lanku.
- Lekua: Trintxerpeko Gudari plaza.
- Ordua: 18:00etan.
- Prezioa: Doan.
Hilak 18
- Obra: Renata.
- Konpainia: Kamikaz.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoa.
- Ordua: 19:00etan.
- Prezioa: 10 euro.
Hilak 19
- Obra: Neura.
- Konpainia: De Ste Xeito.
- Lekua: San Pedroko Udal Aretoa.
- Ordua: 19:00etan.
- Prezioa: 10 euro.
Hilak 24
- Obra: Pausa.
- Konpainia: Nimu.
- Lekua: Antxoko Ibaiondo plaza.
- Ordua: 19:00etan.
- Prezioa: Doan.
Hilak 25
- Obra: Itzulera.
- Konpainia: Dejabu.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi.
- Ordua: 19:00etan.
- Prezioa: 10 euro.
Hilak 26
- Obra: Charlas de azucarillo.
- Konpainia: Las Couchers.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi.
- Ordua: 19:00etan.
- Prezioa: 10 euro.
