Inauteri batzordeak lehen bilera egingo du
Herritar eta konpartsa denak deitu ditu udalak bat egitera.
Inauteri herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoarekin Inauterietako batzordea osatuko dela jakinarazi du udalak. Hori horrela, datorren asteazkenean, hilaren 22an, deitu dute bilerara; Merkatuzarren izango da, 18:30ean.
Udalak herriko talde, elkarte, eragile, konpartsa eta norbanakoak deitu ditu bilera horretan parte hartzera.
