
Europako EGEF edo FEDER funtsetik iritsiko da laguntza hori herrira, Oarsoaldeko lau udalen eskaera onartua izan delako.

Hamar urteko ontziaren lurreko eraikuntza fasea bukatu dute jada, eta azaroaren 7an uretaratuko dute baleontzia, 17:30ean.

Oarsoaldeko lau alkateek elkarrekin egin dute Europatik jasoko duten finantziazioaren aurkezpena. Herri bakoitzak bere proiektu nabarmenenak aurkeztu ditu.

'Hibaika Arraun Elkartearen omenez' emanaldia egingo du EMKEren Musika bandak. Bi eragileen elkarlanaren bidez arraun elkarteak inauguratu berri dituen instalazioak herritarrei ezagutaraztea dute helburu, musikaren bidez.

Dozenaka eta dozenaka lagun bildu dira Orereta Palestinarekin eta Gernika-Palestina dinamikek deituta, Palestinari babesa eman eta erakunde zein enpresei Israelekin harreman oro eten ditzaten exijitzeko.

Oiartzuarrek ere ez zuten hutsik egin atzo. Goizean bezala, arratsaldean ere asko izan ziren Palestinako banderekin eta kazolekin kalera irten zirenak.

Atzoko Palestinaren babeserako egunaren harira, manifestazio jendetsua egin zuten atzo arratsean lezoarrek.

Antzerki Ametsetan antzerkigintza amateurraren jardunaldiak bigarrenez egingo dute Lezon. Lehen bi emanaldiak, larunbatean.

Herritar eta konpartsa denak deitu ditu udalak bat egitera.

Gau beltzaren harira, dolua landuko dute Oiartzunen. Manex Beristainek tailer bat bideratuko du urriaren 28an.

Denis Itxaso Etxebizitza sailburuarekin bildu dira eta babestutako etxebizitzak eraikitzea aukera berrien azterketa egitea proposatu diote.

Hura jartzeko lanek bi aste inguru irautea aurreikusi du udalak.

Aldaketaren Marea egitasmoaren baitan, Pasaiako zentro teknologikoak egiten duen lana ezagutaraziko du hilaren 18an, 11:30etik 14:00etara. Sarrera librea da.

Xanti Esnaola antxotarrak irabazi du Laurak Batek eta Pasaiako Udalak antolatzen duten argazki lehiaketa, eta berea izango da 2026ko udal egutegiaren azala.

Atzoko Palestina babesteko egunaren barruan, San Pedron eta Donibanen elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten arratsaldean.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Xenpelar Bertso Eskolako ikasleekin batera arituko da Udal Txistulari taldea.

Bildutako irabaziekin arroza erosi eta Zaporeak elkartera bideratu dute.