Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriak 2,4 milioi euroko laguntza lortu du Europako funtsetatik

Tokiko Garapen Integratuko Estrategiak finantzatzeko FEDER funtsetara aurkeztu dira, eta finantziazioa eskuratu duten Gipuzkoako udalerri bakarrak izan dira Oarsoaldeko lau herriak.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2025/10/10

Pasa den otsailean Oarsoaldeko lau udalek Tokiko Garapen Integratuko Estrategiak finantzatzeko FEDER funtsetara hautagaitza aurkeztu zuten, eta ostiralean jaso zuten emaitza. Errenteriako Udalak 6,8 milioi euroko inbertsio plana aurkeztu zuen, eta 2,4 milioi euroko laguntza lortu du 2025 eta 2029 urteen artan garatzeko. Aipatu beharrekoa da Gipuzkoan funts horien finantziazioa lortu duten herri bakarrak direla Oarsoaldekoak. 

Berriki dirulaguntza onartu dutenez, inbertsio planaren %35 baino gehiago finantzatuko dute, 2,4 milioi euro jasoko baitituzte FEDER funtsetatik. 

Udal Gobernuko ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean Galtzarabordako Urdaburu parkean, eta Aizpea Otaegi alkateak bultzada ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du. “Bultzada ekonomiko hori garrantzitsua da bi dimentsiorengatik; batetik, erakusten duelako udalaren kudeaketarako gaitasuna zein funtsak eskuratzeko gaitasuna, eta, bestetik, agintaldi planean jasotako proiektu estrategikoek bultzada garrantzitsua jasoko dutelako eta, beraz, guk jasotako helburuak betetzeko gaitasuna erakusten duelako”. 

Otaegik azaldu duenez, aurkeztutako inbertsio planak lau helburu jasotzen ditu: Arditurriko bide berdea hobetzen jarraitzea, tokiko merkataritza indartzea, azpiegitura sozial berriak garatzea eta ekipamendu komunitario berriak martxan jartzea. Era berean, alkateak nabarmendu du Galtzaraborda biziberritzeko plana garatzeko “mugarria” izango dela lortutako finantziazioa, aurkeztutako inbertsio planeko proiektu handienak Galtzaraborda biziberritzeko planean jasotakoak baitira. 

Bide horretan, dio auzoko azpiegitura berdea garatzeko eta, beraz, parkea eraberritzeko 3.120.601 euroko inbertsioa jasotzen duela planak; 1.009.384 euroko inbertsioa eraberritze urbanorako, eta, Haurreskola berriaren eraikuntza finantzatzen ere lagunduko lukeela azaldu du diru laguntza horrek. 

Errenteriako Udalak uztailean iragarri zuen Haurreskola berria eraikiko duela Galtzaraborda, eta dagoeneko proiektuaren idazketa eginda dago; alabaina, “lizitatzear” daude. “Gure aurreikuspena da urte berriarekin batera obrak hastea”, jarraitu du alkateak. 

FEDER funtsen bidez sustatuko duten bigarren proiektu edota esparru estrategikoa tokiko ekonomia indartzea izango da, eta azpimarratu dute kasu horretan Beraungo merkataritza eremua biziberritzeko proiektua aurkeztu dutela. 2027. urtean garatzeko proiektua litzatekeela zehaztu du Otaegik, eta horretarako 642.000 euroko inbertsioa egitea jasotzen duela planak “bereziki merkataritza eremua biziberrituz edota ingurune horretan esku hartze esanguratsuak eginez”. 

Finantzatuko duten hirugarren ildoa Arditurriko bide berdea, eta kasu horretan 678.368 euroko inbertsioa aurreikusi dute. Zehaztu dute lanak erdigunean eta Alabergan egitea aurreikusten dutela. 

Hitzartzearen amaieran Otaegik azpimarratu nahi izan du eskualde mailako proposamena izan dela funts horietara aurkeztea, eta lau udalek elkarlanean erabaki eta bideratu dutela proiektua. Are, nabarmendu du eskualderako orotara 14,4 milioi euroko inbertsio plana aurkeztu zutela. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.