Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Inoiz baino beharrezkoagoa da presioa areagotzea"

Dozenaka eta dozenaka lagun bildu dira Orereta Palestinarekin eta Gernika-Palestina dinamikek deituta, Palestinari babesa eman eta erakunde zein enpresei Israelekin harreman oro eten ditzaten exijitzeko.

Zumardia lepo atzo arratsean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/16

Txiki utzi zituzten atzo herritarrek Errenteria-Oreretako kaleak eta Zumardia lepo bete Palestinari hauspoa eman eta erakunde zein enpresei exijitzeko Israelekin duten harreman oro eten dezaten. Oreteta Palestinarekin eta Gernika-Palestina dinamikek deituta 19:30ean abiatu zen manifestazioa Zumarditik eta bertan bukatu ordubete geroago. Palestinaren askatasunaren, eta palestinar erresistentziaren aldeko eta Israelen kontrako oihuek hartu zituzten tarte horretan herri erdialdeko kaleak. Manifestazio burua Biteri kalean sartu zenean, anbulatorio parean zen protestaren bukaeran, eta hasierako pankarta Zumardira heldu zenetik 14 minutu behar izan zituen manifestazioaren bukaerak plaza horretara iristeko.

Atzoko manifestazioan parte hartu zuten lagunek okupatutako azalera definituta eta dentsitate faktorea ezarrita Arkaitz Anza oreretarrak atzoko protestara bildutako lagunen estimazioa egin du; horren arabera 2.500 lagun izan ziren.

Ibaitik itsasora, sionismoaren kontra leloa zeraman pankartaren atzetik dozenaka eta dozenaka herritar eta Palestinako bandera zein ikur ugari. Orereta Palestinarekin Herri dinamikako ordezkariek hartu zuten lehenik hitza Zumardiko manifestazio osteko ekitaldian, euskaraz, arabieraz eta gaztelaniaz irakurritako komunikatuarekin. Gogora ekarri zuten 77.000tik gora direla eraildakoak Israelek Palestinan eskalada militarrari ekin zionetik, “eremu suntsituak, desegindako familiak, gosetea… sufrimendu horrekin gehiago ezin duen gizartearen zati handi batek kaleak bete ditu azken hilabeteetan, eta presio horrek eraman ditu gobernu, agintari, entitate eta enpresak posizioa aldatzera, aldaketa hori, azalekoa izan bada ere”.

Testuinguru horretan kokatu zuten berriki indarrean jarri duten Gazako Zerrendarako su eten akordioa.

Erresistentziari aipamena atzoko protestan Orereta Palestinarekin herri dinamikak: “Argi dugu erresistentziarik gabe desagerturik legokeela aspalditik Palestinako herria. Hori horrela, gure babes osoa, palestinar erresistentziari”.

Presioa areagotzearen garrantzia erdi-erdian jarri zuten gainera, bereziki une honetan: “Sobera dakigu sionismoak eta inperialismoak ez dutela erraz etsiko, eta Palestinako herriaren eskubideen alde aurrera urratsak egiteko bide bakarra izango da presioa eragitea”. Eta horrekin lotuta eskaera zehatza egin zieten enpresa, erakunde zein unibertsitateei “Israelekin duten harreman ekonomiko, akademiko, edo diplomatiko guztiak” eten ditzaten; gizarteari ere eskaera atzoko protesta bukaeran, “jarraitu presioa egiten, ibaitik itsasora Palestina aske izan arte”.

Sorterrira libre itzuli

Gernika Palestina Herri Ekimeneko ordezkariaren tartea heldu zen ondoren. Palestinarrak libre izateko eskubidea errespetatzen dela bermatu behar duela munduak esan zuen, “Palestinarrek jakin badakite hamarkadetako sufrimenduaren azala urraturik, zuhurtziaz jokatu behar dutela. Guk ere badakigu basapiztia sionistak edozein momentuan sinatutakoa albo batera utz dezakeela”. Genozidioa ez dela Donald Trumpek sinatutako akordioarekin bukatzen jarri zuen nabarmen, “keinu bakoitzean da indarrean genozidioa, luzerako doa. Semantikan ere bizirik dirau, preso versus bahitu ahoskatzen den bakoitzean, presoak eta harrapatuak desberdintzen ditugun bakoitzean. Azken bi egunotan 77 palestinar hil dira Israelgo atxilotze gunetan, 10.000 inguruk jarraitzen dute preso, eta horien artean 360 adingabeak dira”.

Aurrerantzean jendarteari egokitutako lanaz ere mintzo zen: “Orain inoiz baino gehiago begi eta indar guztiak Palestinarengan jarri behar ditugu. Palestina babesten jarraitu behar dugu. Palestina maitatzen jarraitu behar dugu”. Ildo horretan, Palestinaz hitz egiten jarraitu beharra nabarmen jarri zuen, babes eta mobilizazio sozialari eustera, palestinarrak erdigunean jartzera, eta Israel isolatzera, “diplomazian, komertzioan, kulturan, kirolean, instituzioetan, arlo akademikoan… okupazioa, apartheida, eta palestinar lurretan kolonia ilegalak bukatu arte, eraikiko den tren bakarra askatasunarena izan dadin. Palestina eta palestinarrak babestu, finean, palestinarrek euren etorkizuna erabaki dezaten”. Euskal konpromisoa osatzera deitu zuena zkenik, “herriz herri, egunez egun. Egin dezagun sorterrira itzultzea herri libre bat eraikitzeko urrats sendo”.

LAB sindikatuko arduradunak hartu zuen hitza azkenik. Lanuzte eta greba deialdiak jarraipen zabala izan zuela Euskal Herrian azaldu zuen, “langileak kalera atera dira euskal enpresek Israelekin dauzkaten harreman komertzialak bertan behera utz ditzaten exijitzeko. Horren erakusle dira goizean egin diren mobilizazioak”. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako manifestazioetan 110.000 pertsonatik gora batu direla ere esan zuen —Bilbon 55.000 lagun; Donostian, 18.000; Gasteizen 22.000; eta Iruñean, 15.000— eta horrenbestez, atzokoa Euskal Herrian Palestinaren alde egin den mobilizazio sozial handiena izan zela gaineratu.

Lanuzteen gaineko datuak ere eman zituen ordezkari sindikalak, labur. Industria eta zerbitzu publikoetan jarraipen handia izan zuela azaldu zuen. Hezkuntza publiko zein iakstoletan ere, jarraipen handiena egin dela azaldu zuen. Oarsoaldea eta Bidasora etorrita, Niessen enpresari egin zion aipamena; bertako langileen %70ak egin zuen bat lanuzte deialdiarekin. Irungo CAF enpresan, langileen %75 egin zuen bat protestarekin, eta Pasaiako Portuko zamaketarien artean %100ekoa izan zen jarraipena.

Bukatzeko, mobilizatzen jarraitzeko deia langileei ere sindikatuetatik, “patronala zein instituzioak interpelatzen jarraitu behar dugu, Israelekin dituzten harreman komertzial eta instituzionalak bertan behera utzi ditzaten. Genozidio baten kontura negozioa egitea ez dugu onartuko”.

Ondoko bideoa Ximun Leturia Letek egina da.

Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa
Palestinaren aldeko manifestazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.