Pasaiako burrunba Palestinaraino iritsi da
Atzoko Palestina babesteko egunaren barruan, San Pedron eta Donibanen elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten arratsaldean.
Burrunba. Zarata. Lapikokadak. San Pedron Palestinarako bidean soinua egin zuten atzo arratsaldean, hango herritarren babeserako, eta Israel oraindik ere abian duen eskalada militarraren ondoriozko genozidioa salatzeko. Donibanen elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean.
Frontoi inguruan bildu ziren lehenik sanpedrotarrak, zartaginak jo eta jo. Ondoren, lonjako eskaileretan are ikusgarriago egin zuten mobilizazioa. Bai Donibaneko zein San Pedroko ekintzak Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutakoak izan ziren. Egunerako propio irakurketa egin zuen iniziatibak, hemen klik eginda osorik irakur daitekeena (PDF artxiboa jaitsiko da).
Jarraian, atzo arratsaldeko bi mobilizazioen irudiak eta bideoa.
