Porra solidarioa abiatu dute hirugarrenez ABB-Niessengo langileek
Bildutako irabaziekin arroza erosi eta Zaporeak elkartera bideratu dute.
ABB-Niessen lantegiko langileek hirugarren urtez egin dute porra solidarioa. Gizonezkoen eta emakumezkoen futbol ligako emaitzak asmatzen egin dute porra, eta bildutako dirua Zaporeak elkartera bideratu dute.
Euro eta erdiko prezioa du porrak astero, eta langile bakoitzak jartzen duen kopurutik euro bat porrarentzat da eta euro erdia Zaporeak elkartearentzat. Denboraldi osoko ekarpenarekin, lehen urtean 650 kilo arroz erosi zituzten, eta bigarren urtean 685. Niessen enpresak langileen egitasmoarekin bat egin du, eta haien ekarpena egin dute, guztira beste 1400 kilo gehituz.
Porraren helburuetako bat lankideen arteko giro ona sustatzea da, azken finean jokoak badauka zer esan eta. Gainera, langileek azpimarratu dute emakumezkoen ligari garrantzia ematea garrantzitsua iruditu zaiela, eta horrez gain, euskara hutsean egindako jarduna izan dela.
Niessen enpresako langileek beste enpresei helarazten die gonbita, haien lantokietan jardun berdina egin dezaten. Gainera, hori bera antolatzeko laguntza eskaini dute. Azkenik, Uvescori eman dizkiote eskerrak, janariaren kudeaketarengatik.
