Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'San Juan' baleontzia berpiztu du Albaolak

Hamar urteko ontziaren lurreko eraikuntza fasea bukatu dute jada, eta azaroaren 7an uretaratuko dute baleontzia, 17:30ean.

Teo Alberro alkatea, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Xabier Agote Albaolako lehendakaria, eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea, gaurko agerraldian.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/16

San Juan baleontzia azaroaren 7an uretaratuko da. Hala iragarri dute gaur Albaola Itsas Kultur Faktorian Xabier Agote presidenteak, Teo Alberro Pasaiako alkateak, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak.

San Juan XVI. mendean Pasaian eraikitako baleontzia da. Duela hamar urte hasi ziren baleontzi horren erreplika egiten, garaiko material eta teknikak baliatuta. Baleontziaren uretaratzearekin, lurreko eraikuntza fasea bukatutzat emango du Albaolak, eta itsasoko etapa hasiko du. Itsasontzia ez dago guztiz bukatuta, nabigagarri egingo duen ekipamendu osoa gehitu behar baitute orain: mastak, sokak, belak, aingurak, bale txalupak, kobrezko pertzak edota barrikak. Ontziratuko den eskifaia ere osatu eta prestatu behar dute.

San Juan-ek ontzigintza tradizionala eta berpizkundeko euskal itsas teknologiaren ikerketa zorrotza uztartu dituela jakinarazi du Xabier Agotek. Eraikuntzarekin, ia desagertuta zeuden lanbideei ahotsa eman ahal izan diete: ontzigintza tradizionala, errementaritza, belagintza edota sokagintza. Baleontziaren erreplika jendaurrean garatu da, ezagutza ikertzeko, zabaltzeko eta transmititzeko. Datozen hilabeteetan, eraikuntza eta ekipamendua aurrera doazen heinean, San Juan itsasontzi museo bisitagarria izango dela iragarri du Albaolako presidenteak.

Baleontziaren saskarra 1978an aurkitu zuten Kanadako Red Bayn, Selma Huxley historialariak egindako ikerketei eta Robert Grenierrek zuzendutako Parcs Canada Urpeko Arkeologia Zerbitzuaren kanpainari esker. Milaka pieza aztertu eta katalogatu ondoren, XVI. mendeko kroskoa eta eraikuntza teknikak zehaztasunez definitu zituzten, eta San Juan nazioarteko erreferente bihurtu zen urpeko arkeologian. Albaolak Parcs Canadak egindako txostenetik abiatu zuen erreplikaren eraikuntza. Dena 30 urteko ikerketaren emaitza dela adierazi du Agotek.

San Juan azaroaren 7ko (ostirala da) 17:30ean uretaratuko dutela aurreratu du Agotek. Aurretik, baina, ekitaldi instituzional bat egingo dute Albaolan. Besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Espainiako eta Kanadako gobernuetako ordezkariak izango dira, proiektuan parte hartu duten hainbat diziplinetako kolaboratzaileekin. Baleontziaren botadura, gainera, EiTB1 telebista katean ikusi ahal izango da zuzenean.

Ordezkarien esanak
Agerraldian izan direnek, denek, hitz egiteko tartea baliatu dute. Honakoak dira haiek esandakoak:

Xabier Agote: “Erronka ikaragarria izan da. Perspektiban ikusita, hunkitu egiten nau pentsatzeak zenbat pertsona eta erakundek eman dioten beren denbora, trebetasuna eta konfiantza proiektu honi; parte hartze horrek sekulako eragina izan du. Ahaztutako jakintza berreskuratu dugu, eta duela bostehun urteko teknikekin gauzatu dugu. Garrantzitsuena uzten duen ondare bizia eta bultzatzen duen kultur biziberritzea da; aurrera jarraituko dugu gizarteari bere itsasotasuna itzultzeko. Orain azken faseari ekingo diogu: nabigagarri bihurtzea eta itsasora itzultzea”.

Teo Alberro: “San Juanaren botadura ez da soilik itsasontzi historiko baten historia berpiztea: komunitate baten ahalegina da, elkarlanean eraikitakoaren emaitza. Egitasmo honen bidez, Pasaiak berriro erakusten du herri txiki batek, bere sustraietatik eta bere jendearen indarretik, mundu osora iritsi daitekeela. Proiektu honek balio kolektiboen indarra erakusten du: jakintza partekatua, artisauen lana, belaunaldien arteko transmisioa eta kulturaren bidezko berrikuntza”.

Ibone Bengoetxea: “San Juan ontziaren uretaratzea gertaera sinboliko bat baino askoz gehiago izango da: tradizioa eta modernitatea, sustraiak eta etorkizuna batzen dakien herri baten isla. Albaolak erakusten du ondarea zaintzea ez dela atzera nostalgiaz begiratzea, baizik eta sustrai sendoekin aurrera egitea etorkizunerantz. Erakusten digu euskal nortasuna ez dela itxia, mundura irekia baizik, beti egon den bezala”.

Eider Mendoza: “San Juan baleontziaren uretaratzea nazioarte mailako gertakizuna izango da, kulturaren eta itsas ondarearen ikuspegitik. Gure lurraldearentzat eta herriarentzat ere lehen mailako hitzordu batez ari gara, arrazoi askorengatik. Horien guztien artean azpimarratu nahi ditut egitasmoak barnebiltzen dituen hiru balio, proiektu honen bitartez mundu zabalera begira aldarrikatzen dituguna. Lehenik, elkarlana: ontziko piezak ensanblatzeaz gain, proiektuaren inguruan pertsonak, erakundeak, elkarteak, komunitate oso bat lotu duelako. Bigarrenik, berrikuntza: gogorarazten digulako itsasora begira garatu garen herri ekintzailea garela. Eta, hirugarrenik, lan ona: talde lanaren, jakintza zientifikoaren, konpromisoaren eta ofizio tradizionalen emaitza paregabea delako San Juan ontziaren erreplika”.

Erlazionatutako edukia‘San Juan’ baleontzia iraultza daSan Juan baleontzia azaroaren 7an uretaratuko dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.