Tirolina izango du Beraun kaleak
Hura jartzeko lanek bi aste inguru irautea aurreikusi du udalak.
Beraun kaleko tirolina jartzea Beraun kalean elemntu berria izango dute bizilagunek aurki. Ziurrenik, txikienei egingo die ilusio gehien, haiei begirakoa baita udala bertan ari den lanketa. Tirolina instalatzen ari da kale horretan. HPC Iberica SA enpresari esleitu dizkio lanak eta 11.881,29 euroko inbertsioa egin.
Lanek bi aste inguru irautea aurreikusi du udalak eta horretan ari diren bitartean, exekuzio ona eta langileen zein erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, ingurua itxita izango da.
